Transbertsalitatea eta gamifikazioa

 

  • HITZAURREA:

Xake jokoan, adin goiztiarretan , monitore, entrenatzaile eta hezitzaileak aurkitzen dugun arazo handienetako bat, jokoa berak zerbait estatikoa,monotonoa eta astuna izan daitekela.

Honek, hain interesgarria den jokua ezagutu aurretik, jokatzen hasi aurretik, arauak ezagutzeko, aspergarriak iruditu lezaiken sesio luzeak eman behar direla dakar.Horregatik eta monitore bezala, ikuspegia, gelako neska-mutilak elkarren arteko urbiltasuna,laguntasuna, jokatzeko griña izan behar du helburu.Eta azken finean gauza asko ikasi ordez, ikuspegia, elkarrekin ondo pasa eta oroimen honak dakartzaten momentuak izatea izango da jomuga.

Ikasle batek xakera apuntatzen denean, argi eduki behar du zer landu behar den bertan, jokua ezberdinak, dinamikak… gero, berak espero zuen eta gelan egiten diren aktibitateen artean , interes kontrajarririk egon ez daitezen.

Horregatik hezitzaileei gomendatuko nieke jokuarekin erlazioa duen aktibitate osagarri multzoak garatzea, hau da gela dinamizatu, motibatu eta entretenitzeko aktibitateak, zein hauek ikasleak egin duten denbora eta ahalegin inbertsioari zentzua emango dieten.Honekin ikasleak kutsoan zehar parte har dezaten eta hau utz ez dezaten lortuko da aldi berean.Horregatik garrantzitsua da programa bat garatzea, batetik eskola eta gurasoei zuzendutakoa eta bestetik ikasleei zuzendutakoa .

Taldearen begikotasuna irabaztea oinarrizkoa da eta horregatik ondo pasatzea eta, ikaslegoarengatik maitasuna lortzea ezinbestekoa da.Hau lortzeko gure adimen ososa eta pazientzia handia behar da.Taldearekin komunikazioa ona behar du, bi aldetiko komunikazioa, eta beraiek dakitenaz lagundurik irakasgaiak azalduz, partaidetza potentziatuz, eta irakatsitakoa ulertu duten zihurtatuz aurrera egingo dugu.

Nahiz eta xake hezitzaile bezela nire experientzia urte batzutakoa den, adin ezberdinekin jorratzeko teknika eta baliabide ezberdinak erabili ditut emaitza honak eman dizkidatenak:

  • TEKNIKA ETA BALIABIDEAK:

  1. IPUIAK: Balio handia dute adin goiztiarretan, gainera jolas batekin dinamizatzen badugu, sesio polita, alaia eta partizipatiboa izango da.Bertan gaztetxoek oinarrizko gauzak ikasten gozatuko dute, karratutxoen kokapena xake taulan ikasiz, bere koloreen zergatiaz…Ikatzkin eta okinen ipuiaren teknika egokia da honetarako.

  1. SOLASAK: Ikaskuntzaren oinarrizko baliabideak dira, gainera monitoreak bertan parte hartzen badu, bestela zailagoa izango litzateken ikaslegoaren onespena lortuko du. Joku ezberdinak erabili ditut urtetan zehar eta honela sailkatu ditut.

  1. Ikustaraztekoak:

    Era ezberdinetan erabili daitezke, erabiltzen detenako bat “oilo itsuarena” da.Partaideek txandaka parte hartzen dute, txanda duenari begietan zapi bat jarriko zaio, ondoren xakeko pieza bat eskuetan jarriz.Bere egitekoa pieza zein den esatean datza, pieza asmatzen badu, ondoren kolorea asmatu beharra dauka, eta hau ez badu asmatzen harrapaketan jolastuko da ikasle bat harrapatu harte, ondoren bere laguna zein den asmatu beharko duelarik, honela gelako kideak elkar ezagutu daitezen errazten duelarik.

Beste joku bat “itsasuntziak ondoratzearen jolasa” da, non bi taulaz lagundurik taularen koordenadak ikasiko dituzten, baita taulan pieza kopuru bat jarriz, taldeek, irikiera bat asma dezaten erabil daiteke.

  1. Psikomotrizak:

    Ikastetxe ia guztiek dituzten sikomotrizitateko gelak, ikasleen arteko elkarekintzak hobetzen dute.Motibazioa landu, talde dinamika hobetu eta jolasgarritasuna sustatzeko medio hobeezina da.Jolasa, koltxoneta, objetu ezberdinen arteko ibilbidetan eta jostailu anitzen lekua denez, baliabide handia da, eta bertan jolas ezberdinak erabiltzen ditut.

    “Galtzerdiaren jokua” hobe pasatzen duten solsa da, gela hauten zapatarik gabe lan egiten denez, jokua bi talde ezberdinetan banatuz hasten da, denbora zehaztu batean arerioari galtzerdi geien sakatzen dienak irabazten du.

    Baita ere ixkutaketan,peluxe borrokatan …… jolasten gera.

Solasak xakearekin erlazio zuzenik ez edukitzea ez du hainbeste inporta, trikimailu hauek, umeak ariketak egiteaz eta teoria emateaz nekaturik daudenean egiten ditut.Gainera, honekin, ikasleak bananbana landu eta beraiekin erlazio sakonago bat garatzeko erabiltzen dut honela irakasle/ikasle erlazioa sakonduz.Ondo funtzionatzen du eta dibertigarria da.

  • Stop solasa:

    Solas honetan txanda eramaten duenak, solaskide bat harrapatzea izango du helburu.Partaidetako batek harrapatua izan behar duenean stop hitza erabiliz bere burua geldiarazi eta ezin da harrapatua izan.Bere kide batek mugitu ezin den egoeraz sahiesteko hankatartetik pasa eta berriro solasten hasten da.Harrapaketa ematen denean txanda besteari pasatzen zaio, eta puntu honetan aldi berean jolasten ari den xake partidan, pieza mugitzen dute.

    Joku honek beste aldakor bat izaten du, “gurina” deiturikoa non mugitu ezin den posizioara iristen denean, gurina dena, urtzen hasten den eta urtzean, lurra jotzen badu beste lagun batek ukitu baino lehen, txanda eramango du (eta libratzen danak eta txanda duenak pieza mugitzen dute taulan).

  • Armiarma Sarea:

    Joku honetan irudimenezko lerro bat egiten da, solas-lekua bi zatitan banatzen duenak, txanda duenak bost harte zenbatu eta denak beste aldera pasa behar dira, harrapatua izan dena pieza mugitu eta lerrora pasatzen da.Honela, norbait harrapatua denean, guztiek posizioa baloratzen dute nahiz azken hau izan mugitzen duenak.

  • Zapitxoa:

    Joku honetan, taldeak bitan banatzen dira, urre eta zilarraren jokuaren bitartez, taldeak beraien artean egiten dituzte.Behin taldeak eginda partaide bakoitzak zenbaki bana artuko du, eta erdian zapiarekin dagoena zenbaki bat esaten du.

    Orduan bi taldetako jokalariak zapiaren bila joango dira arerioaren lurrean sartu gabe, behin jokalaritako batek zapia hartzean harrapaketan ibiliko dira beraien etxera sartu harte.Aldi berean xake partida jokatzen ari da eta mugitzeko erabakia taldearen arteko erabakia izango da, lehenengo irabazleak mugitzen du pieza eta ondoren galtzaileak.

  • Solas parkeetako zirkuituak:

    Solas parkeetako zirkuituak oso egoki dira irudimena landu eta azpiegitura trinkoak diren gelak apurtzeko.Egun eguzkitxu bat dugunean taulak hartu eta parkera egingo dugu bisita, eguzkiak asko jotzen ez duela ziurtatuz.Bertan gela guztiaren artean jokuaren arauak gauzatuko ditugu, adibidez peoia irabazten duenak txirristatik jeitsi behar du, zaldia harrapatzen duenak egoten diren zalditxoetan jarriko da edo alfila jaten duenak kulunkatara egingo du….

    Aize garbia hartzeko era da eta ariketa belarretan eta oinutxik egiten bada irakaslearen oinen usain txarrez parreak egingo dira je,je,je.

  1. Kontzeptuen ezagueren solasak:

    Asmo honetarako letra zopak terminologiak ikasteko balio dute, irikieren izenak ikasteko, maixu handien izenak eta biografiak ikasteko….

 

  1. Memorizazio eta kalkulu jokuak:

    kalkulu matematikoa hobetzeko jokuak dira, piezen arteko balioaz habiatuz batuketa eta kenketak, taularen piezen memorizazioak, hauen kokapenak… erabil ditzakegu.Emaitzetara gehien urbiltzen dena jokua irabazten du, xake itxuaren tankerako jokuak dira bisualizazioa eta kalkuloa garatzen dituztenak.

3. KIROLAK:

Kirolaren Euskal Eskolaren filosofietako bat kirol aniztasuna da, ikaslearen garapen osoa bilatzen duenak, eta aldi berean gorputza zein adimena garatzeko era baliagarria dena.Hau gauzatzekotan kirol ezberdinak nahasten ditut xakearekin batera.

  • Xake-pelota:

    “Txokatxe-ra” jolasten dugu, tantoa egiten duenak , xakean mugitzen du pieza eta tantoa galtzen duenak bigarren txandan mugitzen du.Solas honekin beste solasetan egiten degun bezela gai ezberdinak jorratzen ditugu.

  • Xake-basket:

    Saskiaren inguruan zirkuitu edo rondo bat egitean datza, xakeko piezak taulan jarri eta jokua hasten da.Saskiratzen duenak, zirkuituan aurreratu eta pieza mugitzen du, besteak posizioa baloratzen duten bitartean.

    Jorratu daitezken gaiak anitzak dira, peoien arteko lasterketa eta beste aldera iristearen azaltzea, gela guztia parte hartuko duen mate baten asmatzean…

  • Xake-gola:

    Gola sartzen duenak, pieza mugitzen du lehena taulan, eta atezaina bigarrena izango da.Solasa banaka edo taldeka egin daiteke.Ikasteko era aurrekoen berdina da, baina, jokuen aniztasunak, ikastorduak arinak, dibertigarriak, dinamikoak eta ikaslegoaren interesa igotzea egiten du.

4. Bertso, abesti eta dantzak:

Metrika eta doinua aukeratzen dira, eta punttuak emanez xakeko hitzak aukeratzen dira.Baita ere rapeatu dezakegu, xakeko errimak eginez.Taldearekin lana egiteko beste era bat da saio ezberdin bat suertatuz, dantzaldiak ere abestiei laguntzen diete.


5.Marrazki eta argazkiak:

Xakearen mundua norbanakoaren ikuspegitik plasmatzeko era polita da, artea xakearekin zuzenean loturik dagoen gaia denez, aprobetxa dezagun.Herri mailan ikastetxeen arteko xake marrazki lehiaketak egiten ditugu eta umeak ederki lan egiten dute.

6.Papiroflexia:

Piezak paperarekin egiten ikasi, animalia, hegazkinak…egin xake taulako kolorez margotuz….irudimenaren kitzikatzea orokorrean.

7. Sukaldaritza:

Txokolate eta esne-gainez eginiko xake pastela egin.Bizkotxozko basea erosi eta txokolate eta esnegainez karratutxoak egin, honela denal dibertitu eta gainera askaria prest izango da.

8. Musika:

Musika gazteekin era ezberdin batean konektatzeko era aproposa da.Xakeaz gain norbanakoaren gogoetaz arduratzen gara, eta gelara beraien gustuko musika ekarriz erosogo egoten dira.Praktikan jartzen dudan beste saiakera bat, munduko leku ezberdinetako musika jartzean datza, beste kultura , erritmo eta kultura aniztasuna bultzatuz.Ariketa hau 12 urtetik aurrerako gazteekin egiten dut, gaztetxoentzako beste era bateko musikak erabiltzen ditut , pirritx eta porrotx, sesame street eta honelako musikak.

9.ONDORIOAK:

Programazio bat egiterako orduan oso garrantzitsua da, kontzeptu, elementu eta gaiak, argi azaldu izanak jardueraren ekintzaren zehar.Arrakasta izaten duen prozedura , umeak beraiek azaltzea ikasi beharreko kontzeptuak, honela hezitzailek soilik hauek zuzenduz eta osatuz ikaslegoaren partaidetza eta interesa bultzatuko da.

Argi eduki behar da helburua ikasleak ondo pasatzea izan behar dela, ikasleen arteko laguntasuna bultzatuz eta monitorearekiko gertutasuna lortuz.Honela xakeko aktibitateetara ikasleak gustora badoaz beraien artean hitzegitean xakearen bultzakada handia emango dela ziurtatzen dugu, ikasle berri mordoa izena emango dute eta.

Beste ideia aproposa da, ikasleak kurtsoaren balorazio horri bat betetzea da, honela programaren ahultasun eta sendotasunak azalduko direlako eta monitorearentzako baliagarri izango dira bere lana baliokoa den jakiteko.

Monitore hon batek bere lana ezagutaraztea bultzatzen du, aktibitate hau edo besteagatik, futbolean jolastu edo gelatik at belarretan xakean jolasteagatik…

Hau guztia ikasleek ahoz aho egingo dute eta beren lagunak xakera joatea nahi izango dute.monitore txar baten lanak xakearen kalterako besterik ez da izango eta ikasleak bere gelatik desapuntatu eta beste gauza batzutan probatzea nahiko dute.Horregatik eta eskolar mailan monitoreen lana oso garrantzitsua da xakea aurrera egin dezan.

Los comentarios están cerrados.