Partida hasieretako bildumaren gauzaketa

PARTIDA HASIERETAKO BILDUMAREN GAUZAKETA

Ongi egindako hasierako bilduma baten izateak partidak konfidantzaz hasteko baliagarri     izango zaigu.Era berean, gure denbora aurrezteko eta tarteko jokuan ezagun zaizkigun     posizioetara heltzeko lagungarri izango da, hauek ulertu eta gure joku erara moldatzen     diren, jakingo dugularik.

Baina nola egiten da hasieren bilduma?

Hasierako irikieren bilduma batekin eseri eta horriz horri lan egitea beharrezkoa da?
Erantzuna ezezkoa da.

Hasieretarako bilduma pixkanaka egin behar da, jokalariak mota ezberdinetako     posizioak     ulertzen dituen einean eta bere pertsonalitate eta gustoak zabaltzen direnean.
Irikitze bat jokatzen dezun einean, gehiago ezagutu eta emaitza hobeagoak lortzen joango     zara.

Mementu honetan irakule maitea, zure hasiretako errepertorioa orrialde baten idaztea     gomendagarria litzateke, zurien zein beltzekin erabiltzen dituzunak idatzi eta zurietarako     arerioak dituen erantzun guztiak anotatuz.

Gogoratu behar da, lehenengo jokaldia 1.E4 eta 1.D4 izateaz aparte, 1.C4, 1.Zf3, 1.G3 edo     1.B3 izan daitezkela.

Behin bilduma paperean idatzi dugunean, jokatzen duzunarekin gustura zauden     pentsatu eta     honako galderei erantzun:

Zein jokaldi dira, mugitzean arazo gehien ematen dizutenak?

Zein emaitza lortzen dituzu irekitze bakoitzarekin?

Emaitza txarragoko irikitzetan, emaitza hauek irikitzearen hutsune edo tarteko jokuaren     planak ez jakitearen goraberak al dira?

Lerro nagusiak, ala arerioak nahasteko lerroak jokatzen dituzu?

Irikitze zehatz hauen tratamendua, posizio ezberdinak aztertuz hobetu ditzakezu?

Galdera hauei zintzotasunez erantzuten badiezu, bide hona hartzen ari zerala izango     da.Noski galdera hauek denboran zehar aldatzen joan daitezke, baina zure irikieren     bilduma nola dagoen eta hau sendotzeko moduan izango zara.

Beldur gehien ematen dizuen lerroei so egitea komeni da, hauek zure konfidantza galtzearen     arrazoi izan daitezkelako.

Zure errepertorioan aldaketak egin behar dituzula ondorioztatzen badezu, hau pixkanaka eta     era progresiboan egitea interesgarria izango zaizu, errepertorio berria aurretik zenituen     ezagutzetatik habiatuz egingo bai dezu.

Irikitze berriak aukeratzerako orduan, galdera hauei erantzutea baliagarria izango da.

Iniziatiba eraman edo posizioa eratzearekin erosogo sentitzen naiz?
Posizio irikietan edo posizio itxietan hobeto mugitzen naiz?
Irikitzea ondo ezagutu gabe eta porrot batzuen ondorioz irikiera aldatzen al det?
Bariante zehatzetarako memoria hona daukat, ala ezagutzen ditudan plan orokorrak eta eskema zehatzak (Trikuaren estruktura bezelakoa) jokatzea nahiago dut?

Akziorako Plana.

Zure bildumarako irikieren aukeraketa ez da saiaketa eta akats metodoan oinarritu behar,     badaude Maixu handiek jokatutako lerro zehatzak eta hauetan oinarrituko gera.

Zure plana (era zabalagoan ikusiko duguna)  honako izan behar da:

Zure joku mota erabaki behar duzu.
Irikierei zenbat denbora eman nahi diozu.
Zein irikiereken zauden erosoen.
Zure errepertorio berria aukeratu.
Irikiera baten azpiko kontzeptuak ulertu.
Tarteko jokuko planak zeintzu diren ikasteko, intereseko zaizkizun irikieren partidak ikusi eta ikasi beharko dituzu.
Adarrak memorizatu, mugimenduen zergatia barneratzen duzun einean.
Entrenamenduko partidak jokatu, teoria buruan sartzekotan
Partida ofizialetan, bilduma erabiltzen hasi eta hau berritu eta mantendu.
Behar diren moldapenak egin.

Zure joku mota aukeratu:

Zure jokatzeko erarekin bat datorren errepertorioa aukeratzea oso garrantzitsua da.
Posiblea da jokalariak bere jokatzeko erarekin bat datozten irikierak aukeratzea, posizio     hoietako partidak jokatzen eroso bait daude,badaude beren jokatzeko sisitemak dituztenak     eta naiz teorikoki famarik ez izan, beren estiloan barneratu eta emaitza oso honak lortzen     diutztenak.

Aukera behar dezu, piezen jokua, kokapen itxiak, kokapen irikiak (estrategikoki hitzeginda),     edo errexak eta partida amaierak jolasten eroso sentitzen zaren.

Zure jokuari buruz zalantzak badituzu, lehen pausuak idatzita dituzun partidak ikusi eta     ondo puntuatzen dituzunak eta gaizki puntuatzen dituzunak aztertu, hau da , non sentitzen     zeran ondo eta non gaizki.

Baita ere ariketa interesgarria da, jokatutako partidak ikusi, batipat galdutakoak eta hauekin     lan egin, non erratu zean ikusiz eta zergatiak aztertuz.Era berean lan honek zure joku mota     zehaztu eta jokatzen ari zea irikierak zuretzat komenigarriak diren ikusteko balioko dizute.

Baita ere maila handiko jokalari baten experientzia erabil dezakezu, zure hutsuneak eta alde     honak zeintzu diren ikusteko, baina normalean honelakoak dirua balioko dute.

Beste faktore batzuk:

Zure egoera pertsonalerako errepertorio egokia al dezu?

Denbora gutxi baduzu, sistima errazak dituzten irikierak aukeratzea egokia litzateke, eta     teoria asko eta denbora gutxian aldatzen direnak alde batetara utzi, errealistak izan behar     gara eta ikasteko zenbat denbora eta gogoa duzun ikusi.

Denbora baduzu eta azken berrikuntzak dituen ordenagailu bat baduzu gainera, Siziliarra     Najdorf erabil dezakezu, bariante luze eta zorrotzak ikasiz, zorte ona, beharko duzu eta.

Arrixkuak lagun? Nahiago iniziatiba eramatea naiz materiala eman?Kasu honetan Benko     Ganbitua, Errege Ganbitua eta Blackmar-Diemer Ganbituak joka ditzazkezu.

Baita ere zure errepertorioa aldatzeko beste arrazoi batzuk izan ditzazkezu, adibidez,     txapelketa batean saietara iristeko berdinketa behar duzu, baina zure bilduma hauek     lortzeko bortitzegia da, adibidez txuriekin jolasteko. Errepertorio bortitz batek puntu asko     eman zaitzake baina segurtasun mailarik ez dizu emango.
Segurtasuna aldeetako irikiera batzuek eman zaitzake, Ingelesa bezala, non arerioak     irabazteko arrixku handiak hartu behar dituen.

Beste batzutan beltzekin berdinketa egitea komenigarri da eta hau lortzekotan, badaude     sistemak emaitza honak emate dituanak, sendo jokatu eta arerioa harrixkuak hartzea     bultzatuz.

Baina beti ez dira bilduma solidoak jokatu behar, zure arerioaren irikitzean akatsak     badaude, adibidez sistema bortitzagoak erabil ditzazkezu.

Lerro nagusiak eta Bigarrenekoak.

Lerro nagusiak zure xakea hobetzen dute baina mantenimentu gehiago behar da, bigarren lerroak abantaila gutxiago ematen dute eta mantenimendu lan gutxiago ere, zure maila baino gutxiago duten jokalariei ustekabeak sortzeko balio dute.
Hau zure errepertorioa mantentzeko duzun denboraren araberakoa da.

Denbora gutxi duten pertsonek hain ezagunak ez diren lerroak jokatu beharko lukete eta horregatik txarrak direnik ez da esan behar.Irikiera ulertzeko denbora gutxiago behar da eta arerioa , teoriatik “liburutik” ateratzean arazo gehiago izango ditu, eta nahiz honek era egokian jokatu, denbora irabaziko diozu, gero baliagarria izango zaizuna partidan etekina ateratzeko.

Tony Kosten maixuak 1.e4 jokaldia egin eta gero Philidor defentsa erabiltzen zuen 80/90%     irabazi portzentaiak zituela, gero defentsa honen inguruan, liburua idatzi zuen eta behin     liburua argitaratu zenean, zuriak eramateko erarik honena aurkitu zuten arerioek eta azkenik     irikiera honekin partida gogor asko jokatu ostean bere errepertoriotik kendu zuen.

Aurretik jokatzen ez zen irikiera izanik eta base datuetan ez egotean, arerioak ez zekiten hau     jokatzen zuenik eta beraz ez zuten prepatzen, gainera irikiera izen hona ez zuenez     zurien aldetik, ez zuten gehiegi ezagutzen, 2600 ELO-ko maixuak barne.

Arazoari urbilketa bat eginez, arerioak irikiera ez ezagutzean, liburutik laster aterako da eta     honek jokoaren fase azkartiar batean, bere buruari azkar eragitea bultzatuko dio, baina     kokapenaren plan tipikoak ideia orokorrak ezagutzen badituzu, liburuz kanpo erraz     moldatuko zara.

Lerro nagusiak jokatzearen abantailak, liburuko 20 mugimendu edo gehiago jokatzea izango     da, honek , partidan gero erabiliko duzun denbora aurreztea lagunduko dizu, eta baliagarri     oso egingo da denborarekin jokatzen den formatu berri hauetan.

Desabantailetan, maixu handiek azken partidetan jokatu dituzten lerroen ezaguera da,     arerioak aurreko astean Anand txapelketa batean Siziliar batean errezeta hau jokatu     zuela badaki,  eta  ez badituzu etxekolanak egin, txundituta utziko zaitu.Gainera liburuko     lerro luzeak memorizatzeko buru argia beharko duzu.

Zeintzu Irikiera aukeratu:

Hau milioi batetako euroen galdera da eta ez dago itxia den  erantzunik.

Hasierak, irikietan (1.e4 e5 eratorritakoak), erdi irikietan (beltzak 1.e4, …..1.e5 erantzuten dutenak) eta itxitan (1.d4, 1c4 eta 1.Zf3) sailkatzen dira.

Batzuetan ez da klasifikazio egokia, hasiera itxietan adibidez onartutako dama ganbitua hasiera irikia delako edo hasiera irikia den Ruy Lopezean , bere adar itxian, posizio itxiak ditu, izenak esaten duen bezela.

Nire gomendioa 1.e4 jokatzen hastea da, gero taktika menderatzen dezunean 1.d4 jokatzen jarraitzeko, honela zure kokapen jokua hobetuko duzu eta.
Taulari begiratzen badiogu, posizio iriken edo itxien zioa, peoien estrukturak determinatzen du.

Honela posizio irikietan ondo moldatzen bazara, erdiko peoiak finkaturik geratzen diren     posizioak ekiditu (adibidez indiar defentsako lerro askotan bezala, non e5-ko peoia d4-ko     peoiarekin finkatzen duten) eta ahal den einean erdiko peoi estruktura arinagoa den (Siziliar     iriki askotan bezala) edo erdiko peoiak aldatzen direnekoak eta erdiko zutabea irikia edo erdi     irikia geratzen direnekoak.

Estrategia aldetik, plan errezak dituenak gustokorik bazu, indiar defentsak erabil ditzazkezu     non zuriak c5 jokatzen duten, damaren aldetik eraso egiteko eta beltzak f5 jokatzen duten,     erregearen aldean kontraerasoa burutzeko.

Erdigunean akzio asko gustoko badezu, Kataluniar irikiera gauzatu dezakezu, non erdiko     peoiak bata bestearen parez pare eragiten diren.

Ideia hartzen zoazela uste det, baina hala ere zure joku moduaren araberako gomendio     batzuk egingo dizkizut.

ZURIENTZAT:

Jokalari erasokor-taktikoa bazara: 1.e4 jokatu eta hasiera irikiak erabili, 1….e5 aurrean,     Eskoziarra jolastu, Siziliarraren aurrean Morra Ganbitua, Frantziarraren aurrean 3. Zc3 eta     Karo Kann aurrean 3.e5 erabili.

Jokalari erasokor-posizionala bazara: 1.e4 jokatu eta Ruy Lopezen lerro nagusiak erabili,     Siziliar irikiak eta 3. Zc3 Frantziar eta Karo Kann aurrean.

Jokalari posizionala bazera: 1. d4 erabili eta Kataluniarra erabili, adar klasikoa Indiar     Erregeren kontra.

Jokalari posizional-arduratsua bazara: 1.Zf3 jokatu eta Reti erako estrukturak erabili     (alfilak b2 eta f2-n kokatuz) eta erdigunean beltzei presio gutxi eraginez.

BELTZENTZAT:

Jokalari erasokor-taktikoa bazara: 1.e4 aurrean, Ruy Lopez-en Marshall ganbitua erabili eta 1.d4 aurrean Benko ganbitua edo Benoni sistema.

Jokalari erasokor-posizionala bazara: 1.e4 aurrean Siziliarra eta Grunfeld erabili, eta 1.d4     aurrean Errege Indiarra.

Jokalari posizionala bazera: 1.d4 aurrean Dama ganbitu ez onartua eta 1.e4 aurrean Karo     Kann.

Hau bakarrik gomendio bat da eta irikiera asko daude zure bilduman erabil     ditzazkezunak. Maixu handien partida batzuk ikusi, irikiera hauetatik ematen diren kokapen     ezberdinak aztertzeko.

Aukeratutako irikierekin nola moldatu:

Partida tematikoak berregin.

Nahiz eta adar batzuek memorizatzea berezkoa den, honekin bakarrik ez da nahikoa, maixu handian den Jim Plaskett bezela, memoria fotografikoa ez baduzu behintzat.Nahi baino gehiagotan ohartuko zera memorizatutako lerroak ahazten dituzula, ez badezu beti berdinak jokatzen behintzat, honela laguntza extra bat behar duzula konturatuko zera.

Horregatik da hain garrantzitsua, jakitea, irikitzearen ondoren gertatzen dena, zein helburu duten jokaldi teorikoak (garapena egiteaz aparte), zein eratako planak arrakasta duten posizioan eta zeintzu ez.

Ahatik oso garrantzitsua da jokalari sendoak jokatutako partidak ikustea aukeratu dituzun adarretan, beraiek, partida nola eramaten duten ikusteko eta posizioak sentitu eta plan nagusiak ulertzeko.Posizio baten plan nagusia ezagutzea, frustrazio asko kendu eta zure partidetan puntu asko emango dizu zalantzarik gabe.

Gainera errekomendatzen dizut, teoria ikasten denbora asko sartu aurretik, aukeratutako irikieretan, partida garrantzitsu askoren selekzio bat egin dezazun (gainera partida, jokatu duenaren komentariorik badu, balio handiagoa izango du).Irikitzearen detalletan asko sakondu aurretik, zure jokuarekin bat datorren ikusi (tarteko jokuaren ideiak, plan nagusiak, eta ematen diren amaierak egokitzen zaizkizun).

Irikieraren atzean dauden ideiak ulertzen badituzu, nahiz eta teoria ez jakin, mugimendu egokia aurkitzeko gaitasuna izango duzu.Anthony Miles maixu handia, Siziliar defentsan, Dragoiaren adarrean, azken ikerkuntzak zer esaten zuten jakin gabe, mugimendu egokia zein zen asmatzen zuen, adar honetako plan nagusiak eta posizioak menderatzen zituelako.
Irikierak, amaiera tipikoetara eramaten badu (adibidez,Grunfeldeko posizio askotan bezela non beltzak bere peoi nagusitasuna damaren aldean erabiltzen duten), amaiera horiek begiratu beharko dituzu.

Behin irikierari buruzko ideiak argi dituzunean (eta honetatik ondorioztatzen den tarteko joku eta amaierak) bariante nagusiak memoriza ditzazkezu.Lasai, geroxeago artikulu honetan , hau egiteko laguntza emango dizuegu.

Liburuak erabiltzearen garrantzia:

Liburu egokiak nola aukeratu.

Egun, internet, oso baliagarri zaigu eta leku espezializatuak daude non irikitzeko bilduma egiteko laguntza ematen dutenak.Ala ere badago jenderik liburu bat erabiltzea nahiago dutenak, honek, adibidez, egun eguzkitsu batean, mendira edo parkera joateko aukera ematen duelako.

Liburu eskeintza ikaragarria da, nahiz euskeraz aukera gutxi dugun.Badaude libururik zeinetan irikiera bati buruzko liburu osoa den, baita ere adar konkretu baten inguruko liburuak ere.Egun base datu eta Ebook formatuak oso komenigarriak dira bertan posizioan eragin eta partida atzera eta aurrera mugitu bait dezakegu.

Zeintzu liburu aukeratu behar diren?

Hasierako momentuan, irikiera zehatz bati buruzko liburuak alde batetara utziko genituzke eta bai bildumei buruzko liburu pare bat lortu edo.

Liburu hauek “Gane con…” eratakoak dira eta hauek, sarrera estrategiko bat dute, plan tipikoak, eta teoria, multzotan sailkatuak dituzte, baita ere partida osoak erabiltzen dituzte tarteko jokuko planak azaltzeko.

Liburu hauen abantailak argiak dira, orokorrean maixu handi batek idatzitakoak dira, azala baztertu eta muina azaltzen dute, eta irakurlearentzat adar honak aukeratu eta gero era honean azaltzen dituzte.Baina egilea ezaguna dela ikusi behar duzu eta liburuari buruzko erreferentziak aurkitu , zure dirua ondo inbertitu dezula ohartzeko.

Badare baita ere zurientzako edo beltzentzako bildumak ematen dituztenak (adibidez, John Emms-en “Attackin with 1.e4” modukoak).Honela, argi dezu liburua zertaz dijoan, zurientzako erasorako errepertorioa.Honelako liburuetan kasu zehatz bakoitzean zer jokatu behar duzun aurrezten dizu, egileak aurretiko lan guztia egin bait du, irikierak eta adarrak aukeratu ditu jokalari mota batentzako.

Eta nahiz eta bilduma hori izateko liburua erosi eta ikasi behar bazu ere, gerta daiteke bertako lerro batenbat zure gustukoa ez izatea, orduan, errekomendagarria da, lerro zehatz hori aldatzea,  gehiago nahiago duzun beste batengatik eta bilduma mantentzea.
Edozein modutan ere, liburua erosi aurretik, egilea ona eta liburua hona dela zihurtatu interneten iritziak bilatuz.

Teknologia berriak.

Bilduma gauzatzeko ordenagailua erabili.

Aurreko atalean esaten nuen moduan, liburuak gustuko ditut, baina bauzkat ideiak lortzeko beste iturri batzuk.Dohaineko eran, internetik azkeneko partidak jeistekotan (TWIC), erosteko ere badare baina ez diegu programa komertzialei publizitaterik egingo honetan, errebistak (New in Chess, Chesslife, Peon de Rey, Jaque) edo interneteko web-guneak (www.chesspublising.com edo http://chess-results.com/ bezelakoak).

Aspaldian xake jokalariak, fitxeroak eta koadernoak erabiltzen zituzten irikitze bati buruzko ezagutzak apuntatzeko, eta fitxa hoien artean bilatuz, arerio zehatz baten kontra prepatzen zien, baita ere, txapelketetan partidak luzatzen zienean hurrengo eguneako uzten ziran, eta maixuek partidaren amaierak edo tarteko jokua prepatzeko astia zuten , gaur egun gauzak aldatu dira.

Teknologiak guzti hau aldatu egin du, eta baita ere arau berriak.Orain xakelariak beren bizitza lasaiagoa egiteko, ordenagailu programak dituzte, badare datu base espezializatuak, posizioak aztertzen dituzten moduluak eta erloju digitalak.

Profesionalen aukera datuen basea da, badare komertzialak baina baita ere era askean erabiltzekoak eta gu, dohakoa den SCID gomendatzen dugu.Programa hauek oso erakargarri egiten dituzten aukerak dituzte, hasierako bildumen basea bezela eta gainera MEGADATA BASEAK daude , zeintzutan 5.000.000 partida baino gehiago dauden baseak diren, bertatik materiala aukeratzekotan.

Badaude ere maixu handiak bezainbeste jokatzen duten xake programak ere eta entrenatzeko arerio bezala eta gure partidak analizatzeko eta akatsak bilatzeko balio dute.Hauek GUI eta motore ezberdinak erabiltzen dituzte eta beraien arteko txapelketak ere egiten dira, egun Houdini 1.5 era askeko motorea eta houdini 2.0 ordaintzekoa dugu txapeldun, baina, askoze gehio daude Crafty…bezalakoak.

Dena den, zertarako eduki jokatzeko azken programa eta motorea, sekula ez diogu partida bat irabaziko eta ? Horregatik, hauek partidak aztertzeko soilik erabiliko ditugu.Entrenatzeko gure joku mailari egokitzen diren programak daude ere, oso interfaz ederra duen bat “LucasChess” dugu eta euskaraz “Xake Zakurzarrari” umeak eta helduak jokatzeko programa aparta deu.
Entrenatzeko Chessimo eta Fritz txikia programak oso ondo daude umeei begira.

Irikitzeak hobetzeko xake programa bat nola erabili.

Praktika, praktika eta praktika.

Behin irikiera bat prepatu dezunean, benetako aurkariekin probatu baino lehen, hoberena aurretik interneten edo duzun xake programa baten aurka jokatzea izango dezu.
Interneten online jokatzeko adibidez gazteek Ludoteka badute baina hau ordaindu egin behar da, beste leku interesgarriak badaude, Chess.com, Yahoon, Buho21 edo Flyordie bezelakoak.

Ordenagailuak gogoratzen ez duzun zerbait jokatzen badu, beti ere erlojua geratu eta liburu batean edo base datu batean kontsultatu dezakezu. Baita ere irteera amaitu eta tarteko jokua nola geratzen den aztertu dezakezu eta puntu honetatik partida habiatu.

Sistema honekin adarrak probatu eta bururatzeko aukera izango duzu, tarteko jokuaren planak aztertuz.Gauzak okertzen diren puntuko notak hartu, akats taktikoa bada ez gehiegi arduratu, baina saiatu akats hori berriro ez errepikatzen…

Seguraski partida asko galduko dituzu, jokatzeko programa zu baino sendoagoa denez, baita ere denborarekin jokatu dezakezu adibidez zuretzako 20 min erabili eta ordenagailurako 1 min, horrela bere erantzunak azkarrak izango dira.Baina gogoratu zure helburua ez dela partidak irabaztea (oraingoz), baina bai irikierarekin praktikatzea.
Dena ondo badoa , hurreneko pausua egiteko moduan izango zara.

Benetako partiden praktika.

Beno zure bilduma egin, ordenagailuarekin praktikatu eta jadanik nahiko eroso sentitzen zara zure irikiera berriekin, zein da ba urreneko pausua?.Bai, benetako arerioekin jolasteko ordua dezu.

Hauek ez dute zure ordenagailu programa bezela irikiera libururik izango, zeu bezela lerroak buruz ikasita edukiko dituzte eta era ezberdinean jokatuko ere ,arazo berriei aurre egin beharko diezu zalantzarik gabe.

Non aurkitu arerioak? Zure xake taldera joatea ez da komenigarria, baina internet era erakargarria da zalantzarik gabe.Zergatik ez jolastu zure klubean? Ez dezu nahiko ohiko arerioak direnekin zure bilduma berria azaltzea, ala?Gogoratu lan asko egin duzula hau lortzeko eta entrenatzailea edo monitorea ez bazara, hobe zizalekuak eta onttolekuak bezela zuretzako gordetzea!

Konektatu zerbitzarira eta bilatu arerioak, zure etxearen lasaitasunean beti ere liburuak begiratu ditzazkezu, baina honena txapelketa mailan aproba egitea izango duzu.
Zure partidak idatzi eta bukatzen dituzunean, aztertu!Teoria ondo gogoratu dezula zihurtatu, eta tarteko jokuaren ohiko planak noiz jokatu dituzun ikusi.

Nola sentitu zara jokatzean?Non egin dituzu akatsak?Taktikoak ala estrategikoak izan dira?
Zure bilduma geixo landu, adarren bat ikasi edo errepertorioa zehaztu emaitzen arabera…

Bilduma benetan zuretzako egoki al da?

Nahiz hasiera batean arazoak izan ez utzi azkarregi irikiera hori.

Batzutan gertatzen da, ahalegin guztiak egin eta gero, lehenean galtzen degula.Gertatzen da ere, irikiera bat ikasi eta jolasten ari geranean, guretzako egokia ez dela ohartzen gerala. Eta honekin ahalegindu geran denbora guztia, beste bat ikasteko erabil genezakela konturtatzen gera.

Benetan ezusteko asko izan ditzazkezu irikiera batekin eta hauek morala gutxitzea eragin dezake…Arau nagusienetako bat zure partidak aztertzea izango da, non huts egin dezun edo non asmatu duzun helburutzat izanda, informazio honekin asko ikas dezakezu eta akats asko zuzendu.

Neu nere partidekin hau egiten dut eta partiden analisiak motore potenteekin egiten dut, Houdini,Tiger edo antzekoekin, eta askotan irabazitako partidak begiratzean, nire mugimenduak txarrak izan direla ohartzen naiz, baina arerioarenak txarragoak izatean, nereak onak direla ematen dute.

Horregatik partida bat jokatzen duzun bakoitzeko, analisia egitea komeni zaizu , zure motore (engine) eta irikiera liburuekin (programak liburuak izaten dituzte ere Masterbook 4,0…bezelakoak), honela, hobetzeko tarteak aurkitu eta berriro probetan jarri aurretik, hauek konpontzeko aukera izango duzu.
Behin irikiera bat hainbat aldiz jokatu dezunean, demagun 5-10 partida, eta emaitza honak ez diranean izan , honako puntuak ikus behar dituzu:

Irikiera gauzatzean nola sentitzen zinen?Eroso?Nahiko lekurik bazenuen?Oso irikia edo itxia da?Irikieraren gaitasun taktikoa deseroso sentiarazten al zizun?Erregeren kokapena oso agerikoa al zen?

Azkenik eta irikierarekin zalantzarik badezu, beste bat aukeratu eta PROZESU OSOA berriro egin.

Ondorioak.

Irikierak ondo aukeratzea oso garrantzitsua da.

Irikierak aukeratzea, zure xakelari prepazioaren zati garrantzitsu bat da eta hau ez dezu patuaren eskuetan utzi behar.

Ez da posile denbora guztian irikitze berriak aldatzen egotea, zortearen ondorioz, zuretzako egokiena dena aurkitzekotan.

Ez da ideia hona ere irikiera bat autatzea, zure taldeko lagunak erabiltzen duelako.

Ezta ere Karpov Nardorf bariantean , peoi pozoituaren lerroa jokatu eta erraz irabazi duelako, irikiera hori zurea egitea.Jokalari profesionalak, sistima konplexuak erraz jokatzeko gaitasunak dituzte, eta baita ere bere atzean lanean dauden lan talde zabal bat badute ere.

Ezta ere, izenburu polit bat eta azal erakargarri bat duen liburrik ez dizu zuretzat irikiera egokia eman beharrik.

Bertan irakurri dituzunak erabili irikiera bat aldatzen duzun BAKOITZEAN. Helburua,     sistematikoa eta zehatza izatea izango da gehienbat! Zure xakelari emaitzak eta gozamena     bertan     oinarrituko bait dira!

12. Bibliografia.

Gida honen prepaketan liburu hauek erabili dira:

GM Tny Kosten-en “Build up yor perfect opening repertorie”.
Tisdall-en “Improve your chess now”.
Steve Giddis-en “Como construir su repertorio de aperturas en ajedrez”.
Gambit errebixta.

Los comentarios están cerrados.