Heziketa tekniko eta taktikoa

HEZIKETA TEKNIKO ETA TAKTIKOA

SARRERA:

Gida hau, monitoreentzako ikastaroan, laburpen edo sintesi bezela egin da, eta puntu garrantzitsuak berrikusteko eta eredu orokor bezela hartu behar da soilik, nahiz garrantzizkoena ikastaroan emaniko ikasketak diren.

IRIKITZEA:

Irikitzea xake partida batean bereziki garrantzitsua da. Lehenik eta behin argi izan behar dugu, hasieratik helburu orokor batzuengandik borrokatzen gerala:

Piezen Garapena.
Iniziatiba edo ekimena.
Lekua hartzea.
Denbora irabaztea.
Erregeren segurtasuna.
Peoien estruktura eratzea.
Aurkariaren planak sahiestea.

Oso garrantzitsua da partida edo irikiera bat  aurkezten dugunean , hau azaltzekotan, kontzeptu zerrenda honen gainean eragitea. Hau da, adar edo linea teoriko guztietan elkartuke bat ematen da, eta geu azaldu behar diegu ikasleei, adibidez irikiera batzuetan,  iniziatiba eramatearren, peoi estruktura eskasa izatea onartzen dela. Geuk azaldu behar dugula gelan: Ikasleei helburuak zeintzu diren eta borrokaren zergatia ulertu behar dute. Oso gomendagarria da, adibidez, irakatsitako partida batean 5-10 minutu irikitzeari buruz aritzea.

Aipamena: Dvoresky eta Yusupov-en “Entrenamiento de Elite II”-en lehen atalburua.

IRIKITZEAN LOGIKA:

Aurreratuagoa den ikastaro batean, non irikieraren lerro konkretuak prestatzen direnean, informazioaren kalitatea, kantitatearen aurrean erabili behar da. Adar teorikoen zuhaitzan ez da gehiegi sakondu behar, partida batean erabilgarriak diren ideia eta kontzeptuetan sakondu baizik.

Logika, aurretik ikasitako eredu edo kontzeptuak kokapen ezberdinetan erabiltzean datza, hau da, eredua, partidan ematen diren posizio ezberdinetara eramatea, eta hau da ere gure ikasleengan sortu beharreko logika.

Irikitzean patroi logikoak erabiltzearen metodologia, eredu erraz errazen irakaspenan datza, gero hauek konplementagarri diren material gehiagorekin bateratuko dira, adibideak zailagoak eginez baina oinarrizko ideiak( ereduak) berdinak izanez.

Aipamena, Dvoresky eta Yusupov-en “Entrenamiento de Elite II”-en bigarren atalburua.

ANALISIEN ZUHAITZA ETA JOKALDI HAUTAGAIAK:

Kotov Maisu Handiaren teoria dugu jokaldi hautagaien kontzeptua, honek ,bere liburu “Piense como un gran maestro” liburuan azaldu zuen lehenengo aldiz.
Basikoki gure ikasleen ikasketak motelagotu eta aukera ezberdinak aztertu ditzatela esaten zaie, interesgarri da oso, aukera ezberdinak dituzten ariketak jartzea. Ariketa bukatzean zein aukerak aurreikusi dituzten galdetzen zaie. Gure lana da, ikasleei jokaldi hautagaien zerrenda egiten laguntzea, hau nahiko zabala izanen da, baina gehiegi luzatu gabe, orokorrean 2 eta 5 adarrekin nahikoa izango da.

Jokaldi batean dauden aukeren artean, zeintzuk denak jokaldi hautagaiak ez diren, baizik adar hautagaiak, orduan, jokaldi bakoitzaren ondorioak zeintzu diren kalkulatuko da, era txukunenean gainera. Zentzu honetan, emaitza desberdinak idatziko dituzte eta hauek konparatuz aukera egingo dute. Honela ikasleak adar ezberdinak ebatziko ditu eta ez lehenengoa soilik. Pentsa dezagun ikasleak bizitza guztirako ohiturak hartuko dituztela ariketa hauekin, eta azpimarratu beharra  dago ohitura hauek aldatzen geroz eta zailagoak izango direla, adin gehiago duten einean.

Orokorrean, jokaldi hautagaien ariketa ikasleentzat oso gomendagarria da , baina benetako partida batean emekiago ematen da. Egokia da aldagaiak konparatuz batenbat gaitseztea, baita ere larrialdietarako irteera bat izatea, hau da, adar seguruak,  etengabeko xakea bezelakoak, hauek , dena era nekagarrian kalkulatzea aurreztuko bait digute.

Orainarte esandako gauzarik garrantzitsuenetakoa, ikasleek partidan zehar, unetxo bat har dezaten ohitura izango da, gero dituzten aukerak aztertuko dituztelarik.

Erreferentzia Kotov-en liburuan aurkitzen da, baina gai honi buruzko argi berriagoak Tisdall-en “Improve your chess now” eta Dvoretsky eta Yusupov-en “Ataque y defensa” liburuetan.

IRUDIKAMENA:

Kalkuluak datozen jokaldien sekuentziak asmatzen laguntzen digu, beraz adimenaren prozesu dinamikoa da.Irudikamenak ordea, jokaldi segida baten ostean emandandako posizioaren aurreikuskaketa da.

Irudikamenak, lehen mailako jokalarien eta besteren arteko diferentzia markatzen du, zeren eta gure adimenean geratzen diren ondarezko irudiak, partida asko irabaztearen edo galtzearen arrazoiak dira.
Garrantzitsua da, beraz, adin goiztiarretan gure ikasleekin irudikameneko lanak egitea, horretarako joku eta dinamika egokiak baliatuz. Honakoak adibide:

Xakea era itsuan:

Joko hau irudikamena lantzeko joku ezinobea da. Zaila denez eta asko kostatzen bada, erdi-itsuko jokuak egin daitezke: peoiak edo piezak soilik ikusten, adibidez.

Beste joko interesgarria, Jesper Hall-ek ”Xake Atzeratua” proposatutakoa da. Honen muina xakea “era itxuan” jokatzean datza, baina berezitasun batzuekin. Mamia taulan dagoen posizioa, duela jokaldi bat (edo bi, hiru, lau…) eduki genuen partidaren posizioa egongo dela.Orduan, adibidez ikasle batek  esango du (pieza mugitu gabe), Aurkariak 1.c5 erantzungo dio (pieza mugitu gabe ere) eta lehenak 2.Zf3 esatean, 1.e4 mugituko da taulan.Era honetan, taula berak lagunduko die ikasleei posizioa gogorarazten.

·    Berregiteak:

Taulako karratutxoaren izena emanez, honek duen kolorea asmatzea da berregitearen ariketa errezena.Baita ere ikasle batzuek jokaldi segida bat eman dezakete eta iritsitako posizioa asmatzea izan daiteke ariketa polita.

XAKE MATE ETA TAKTIKA  EREDUAK:

Xakearen oinarrizko ezagutzak ikasi ondoren, behin piezak nola mugitzen diren ikasi eta gero, ikastaroen hurrengo pausua taktika eta xake mate ereduak ikastea izango da. Irikitzearen logikan esan degun moduan, eredu sinpleenekin hasiko gera eta gero, pixkanaka-pixkanaka,  eredu hauek konplikatuko ditugu material osagarri gehiagorekin.

Garrantzitsuena ez da izen teknikoak ikastea, nahiz hauek historio edo kontakizunak baliabidetzeko balio izango duten, inportanteena eredu guztiak ezagutu eta ikastea izango da.

Erreferentziak  Tisdall-en “Improve your chess now” edo “Escuela de tactica en ajedrez” Antonio Guderenak izan daitezke, baina lan asko daude honen inguruan zeintzuk nahiko antzekoak diren.

OINARRIZKO AMAIERAK:

Amaieren ikasketak orokorrean, monitoreen ikastaroetan gutxien ematen diren ikasketak ditugu, entrenatzaileek gogoratu beharra daukate, ikasketa hauek ia hasieratik irakatsi behar direla, taktika eta xake mate ereduen ikasketen ondoren.

Amaierak hiru maila zabaletan bana daitezke, beren ikasteko moduaren arabera.

Oinarrizko Amaierak.
Funtsezko Amaierak..
Amaiera konplexuak.

Oinarrizko amaierak, zehatzak diren amaierak ditugu eta, beraz, era zorrotzean jakin behar direnak, xehetasun guztiekin. Ikasketa hauek ezin dira falta xakeko hezkuntza programa batean. Gogora dezagun puntu asko galtzen direla hauek ondo edo gaizki ezagutzeagatik.

Funtsezko amaierak pieza eta peoi gutxi dituztenak dira eta nahiko murriztuak diren gaietan irakatsi daitezkenak. Amaiera konplexuak,ordez, beren izatez material asko dituztenak dira eta hauen arau nagusiak ikasi beharko dira hauek era orokor batean ezagutzeko.

Oinarrizko amaierak ikasteko libururik egokiena Paul Keres-en “Finales prakticos” da, eta hau erabiliko da oinarri bezala amaieren ikasketak ezagutzeko. Oinarrizko amaierak, eredu taktiko eta mateetan bezala, hilabeteetan zehar landu eta errepikatuko ditugu, beraien ikasketa zihurtatu arte.

Erreferentziak: Keres-en “Finales practicos”, Maizelis-en “Finales de peones”, Smylov-en “Teoria de los finales de torre”, eta Yuri Averbach-en “Finales de Alfil y de caballo”.

KOKAPENAREN  ELEMENTUAK.

Kokapena aztertzea lan ikaragarria da , konplexutasun handia sortzen bait du. Horregatik     denboran zehar ikasitako metodologia bat  sortu da, sistematikoa dena. Ideia nagusia, elementuak zerrenda batean bihurtzea da eta elementu hauek xakeko edozein kokapen  ulertzeko eta erabaki honenak hartzeko erabilgarri zaizkigu..

Ikasleei bi eratako elementu posizionalak daudela irakatsi behar zaie, iraunkorrak direnak eta iraunkaitzak direnak alegia. Bigarrenak jokaldi gutxien ostean desagertzen dira eta besteak jokaldi askotan zehar irauten dutenak.

Elementu iraunkorrak:

Material abantaila.
Karratu ahulak.
Peoi ahulak.
Alfil bikotea.
Erregeren kokapen ahula.
Zutabe,lerro edo diagonalen kontrola.

Elementu bakoitza, adibide errezen bidez garatuko da eta gero ohikoa den moduan material konplexuagoz zailtasun gehiago hartuko dute.

Hemen jar gaitezke adibidez: Peoi ahulen lekuan, peoi estruktura eratzen duten aspektuak gauzatuko dira, peoi bakartua, peoi atzeratua, aurreratutako peoia, bikoiztua….

Elementu iraunkaitzak:

Hauek aldakorragoak dira eta ikasleei hauetan gogor eragin dezaten esan beharra dago. Gure  abantaila iraunkaitzak beste erako abantailatan bihur daitezen esango diegu, ahalbada iraunkorretan ahalegia.

Elementuak honakoak dira:

Pieza baten kokapen desegokia.
Erdigunearen kontrola.
Garapenaren abantaila.
Leku abantaila.
Iniziatiba.

Partida bat jokatzen ari geranean, periodikoki kokapenaren laburpenak egitea derrigorrezkoa da, batipat, elementu taktikoen trukeen ondorioz suertatzen diren kokapen posizio berriak ematen direnean.

Gai hau garatzeko xake jokoan experientzia behar da , mate eta taktika ereduak ikasitakoan, eta amaierak menderatzen ditugunean, hau hurrengo pausua izango zatekeen, xake txapelketa batean parte hartu eta gero.

Erreferentziak, Kotov-en “Juegue como un gran maestro” liburuan eta Dorfman-en “Mi metodo de ajedrez” liburuetan azaltzen zaigu.

EREDU ESTRATEGIKOAK

Aurreko ereduak ikasi ditugun bezela , eredu estrategikoak ikas daitezke ere. Metodologia berdina da, mota ezberdinetako posizioetan agertzen eta errepikatzen diren ideiak ikastea, hasieran kokapen errazak ikusiz eta gero material osagarri gehiagorekin konplexatuz.

Eredu taktikoak ezbezela, eredu estrategikoak posizio bat nola jokatzeko bidea ematen digute, ez dute ez partidarik irabazten edo abantaila handiak ematen.
Erreferentziak Tisdall-en “Improve your chess now”, Dvoretsky-ren “Positional play” edo Dunnington-en “50 estrategias ganadoras” izan daitezke.

KOKAPENAREN EBALUAZIOA:

Posizioaren elementu ezberdinak ikasi eta gero, hurrenengo pausua, hauek kokapenak ebaluatzeko erabiltzea izango da. Elementuak posizioan ez dute era bakanean eragiten eta honako aspektuak ikusiko behar ditugu:

Elementuen elkarrekintza.
Elementuen garrantzia.
Elementuen erabilgarritasuna.

Elementuak elkar eragin dezakete, sinergia handiak sortuz, eta aldi berean elmentu bat edo bestearen abantailak aprobetxatuz kontraesanetara eraman gaitzazke. Era berean posizioaren elementu baten abantailak bermatzea edo ez bermatzeko posibilitatea ikusi behar da, edo elementuetako batek partidan zehar,  garrantzi handiagoa edo txikiagoa edukiko duen. Analisi hau egin eta gero, honek,  jarraitu beharreko helburuak azalduko dizkigu. Honetan datza Xakearen trebetasuna!

Ohikoa da, bistaz, ikustaldi batean, ebaluapena egitea, honek “aurreikusitako emaitzen sistema” izena du. Sistema honek, ikusten ari garen posizioari puntuazio ideial bat ematean datza. Ideia jokatzen ari diren indar berdintsuko bi maixu handiek posizio honetan 10 partida     jokatzea eta bere emaitza susmatzea.  Honela, zuriak 6 bider irabazten badu eta besteak 3 berdinketa eta irabazitako bateko     emaitza ematen bada,zuriak abantaila garbia dutela esaten da. Metodologia honek     aurretik jasotako informazio guztia zenbaki zehatz batean neurtzeko balio digu, eta aldakor ezberdinak baloratzeko eta partida bat “jokaldia-emaitza”ren metodoa erabiltzea baino praktikoagoa da.

Gure ikasleei begira, ebaluazioaren gakoa zein den irakastea garrantzitsua da, errekomendagarri da oso beste pertsona batek kokapen horretan zer jokatuko lukeen ariketa gauzatzea, honela partidatik kanpo lana egingo dute eta.
Ebaluapen diagramen metodologia asko erabiltzen da egun, puntu kritikoak, partiden eboluzioak, aspektu sikologikoak…ikusteko, baina teknika zaila denez, beste aurreratuagoak diren ikaskeetetan ikusiko ditugu.

Erreferentziak, Kotov-en “Juegue como un gran maestro” liburua eta diagramen teoria eta aurreikusitako emaitzen eredua Alburt-en “Compruebe y mejore su ajedrez” liburuan azaltzen dira.

PLANIFIKAZIOA ETA KOKAPEN ERAGIKETAK:

Ariketa taktikoak bezela, kokapen ariketak daude ere, baina monitoreak gutxi erabiltzen ditugu eta hastapen ikastaroetatik urrun geratzen dira. Xakeko edozein entrenamendu programatan, ariketa hauei bere denbora eman behar zaie eta hauek erabili behar ditugu ere entrenamenduetan.
Ikasleek nola pentsatu behar duten irakasteko, ariketak ebazten ari direnerako galdera sorta egokia gauzatu behar dugu irakasleok, honela ikasleak era honetako ariketak burutzen dituztenean era naturalean ikusiko bait dituzte.
Kokapeneko ariketa, galdera eta kontseiluak honakoak izango dira:

Pieza baten kokapena hobetu:
Zein da zure pieza txarrena? Nola hobetuko zenuke?

Peoi egituren gauzaketa:
Kokapenean, era honetako aldaketak eman direnean emaitza zein izan den galdetu eta honetan eragin dezaten.

Trukeak:
Zein den truke bakoitzaren helburua, ez ditzatela piezak aldatu helburu zehatzik ez badute.

Profilaxis-a:
Aurkari batekin jokatzen dutela eragin.Zer nahi du nire aurkariak?Zer jokatuko luke nire txandan?

Maniobrak:
Hau kontzeptu aurrerakoia da, taularen hertz batetik bestera borroka eramatean datza.”Bi ahultasunen teoriarekin” oso loturik dago.

PARTIDEN PREPAZIOA:

Gaur egun,, edozein mailako aurkari baten kontrako partida prepatzea normala da. Gure ikasleak partidak prepatu ditzaten irakatsi behar zaie. Edozein partidan helburu bat finkatu behar da, irabazi dezaten beharrarekin edo berdinketa gauzatu dezaten era asegarrian. Helburu hauen arabera, irikitzea edo irikitzeak prepatuko ditugu eta partida jokatzen degun arabera fokatuko dugu.

Aurretik, aurkariaren ikasmen bat egin behar da, ez soilik jokatzen dituen irikierak aztertuz, baizik bere joku estiloa, bere garaipen garrantzitsuenak eta bere porrotik aipagarrienak zeintzu diren ikusiz. Derrigorrezkoa da gure aurkariaren errepertorioa ezagutzeko, bai zuriekin eta bai beltzekin jokatzen duena ezagutzea, jokalariaren ideia orokor bat izateko.

Honen arabera, jokatu behar dugun adarra ikusiko dugu, argi izanik 2 edo 3 ordutan ezin dela guztia ikasi konturatuz.Informazioaren kalitatea, kantitatea baino garrantzitsua da, eta ideiak adar zehatzen gainetik izan behar dira.Helburua, lasai eseri eta konfidantzaz egotea izango da.

Prepazioa, irabaztea ez dela helburu irakatsiko zaie, honek eragin txarrak eduki bait ditzazke.
Ordenagailua erabiltzen irakatsi behar zaie, beren abantailak ikasi ditzaten.
Erreferentzia, Mednis-en “Como convertirse en un autentico jugador de torneo” liburua izan daiteke.

DENBORALDI BATEN PREPAZIOA:

Gure aurrerapenak ikusteko oso garrantzizkoa da ikasleak denboraldi osoaren planifikazioa eduki dezatela, helduru zehatzekin eta hauei zuzendutako opariekin. Honek lanarengan motibazio egokia edukitzea eta era berean, beren ahaleginak arrazionalizatu eta aurrezten dituzte.

Ikasle baten aurrerapenak, goraberez beteta daude, horregatik ez da harritzekoa hauek atzerapen txikiak izatea. Gure lan ona zihurtatzen duena, denboran zehar hauek lortutako maila eta egiten dituzten aurrerapenak ditugu.

Ez ditugu lortu ezinezko helbururik jarri behar, jokalariaren K-ren arabera ELO-aren irabazpen arrazoizkoa proposatuko dugu, adibidez K bat txapelketa bakoitzeko, hau, ez usteren bat izango dugula kontuan edukirik.

Era berean zeintzu diren txapelketa nagusiak zehaztuko dugu programan, eta ondorioz espezifikoki hauek izango dira helburu.Baita ere maila ertainagokoak diren txapelketak jokatuko dira, hauek forma hartu eta praktikatzeko erabiliko ditugunak.Baina egutegia ez da gehiegi bete behar 50-60 bat partida urteko nahikoa izango da.

Denboraldi bakoitzean irikierak berriaetara aldatzen joango gera, gure jokua aldatzen joatea derrigorrezkoa bait da. Egun, urte pare bateko denboran edozein jokalarik, erabiltzen diren irikitze guztiak ikasteko abagunea izango du. Baita ere, birpasketak derrigorrezkoak dira, eta gure planing-ean errepasatu ditugun gaiak eduki behar ditugu.

Azkenik komenigarria da oso gure ikasleek egindako garaipen garrantzitsuenen koaderno bat edo izatea.Bertan konbinazio politak, emaitza adierazgarriak, edo txapelketen garaipenak gordeko ditugu, honela lan hau ikaslearentzat motibazio eta inspirazio iturri bihurtuko delarik.

NORBERAREN PARTIDEN ANALISIAK:

Norbanakoaren partiden analisia, bakoitzaren aurrerakuntzetarako oinarrizko tresna da, horregatik kritikoki norberaren partidak aztertzen ez dituen jokalariak, beren gaitasunen garapenean, exkasia handia izango du.

Jokatutako partida guztien irikieretan, lan serioa egin behar da, alternatiba eta ideia berriak aurkitzeko asmotan (berriro irikitzea errepikatzen bada edo) eta baita ere bando bietan dauden zailtasunak ikusteko, hauek baldin ba daude.

Era berean, partidaren puntu kritikoak aurkitu behar dira, posizioaren balorapenak aldaketa handiak jasaten dituenean. Orduan aldaketa hauek zergaitik eman diren ikusi eta eredu sikologiko edo bere ikaskuntzako ereduak diren. Hau argitu dugunean, ikasleekin lan zehatza egin beharko dugu, arlo hauetan hobetzeko.

Partida bakoitza aztertzeko denbora aldakorra da, jokalari eta partidaren arabera, ala eta guztiz ere lana seriotasunez egiteko eta hau emankor izan dadin, haibat ordutako lana egin behar dela irakatsiko dugu.

Gainera gure partiden analisiak, gure klaseetako eredu bezela erabil ditzazkegu eta hau taktika, estrategia eta hainbat azalpen emateko erabiliak izan daitezke.

Errekomendagarria da gure ikasleak beraien analisietan ematen duten denborak idaztea, honela ikaslea,  fina den ikusiko dugu.

Erreferentziak, Dvoretsky-ren “Entrenamiento de elite 1”, edo Timan-en “El arte del analisis” izan daitezke.

Egilea:

Santiago González de la Torre. Nazioarteko Xake Maixua.(MI).
Euskadiko Xake txapelduna 2012.

Los comentarios están cerrados.