Xakea eskolara Zeharkako irakasgai gisa

XAKEA:ESKOLARA ZEHARKAKO IRAKASGAI GISA

  1. SARRERA:

    Xakea lehen hezkuntzan zeharkako irakasgai bezala planteiatuta, kurrikulumean barneratuta eta hezkuntza zentruetan ikuspegi berri bat bezala aurkeztuta izango da idatzi honen egileen helburu.Hauek, xakearen irakasketak zeharkako gaiekin saiatuko dira azaltzen, LOGSE eta LOSE ereduen irakaskuntza prozesuei aportazio batzuek egiten.

  2. OHIKO EREDUA:

    Ohiko hezkuntzak eta bere irakasgaien ezagutzen transmisioak era ordenatunean, argienean eta sistematikoan oinarrituriko eredu batean du oinarria.Gero ikasleek ezagutzak azterketan berresan zitzaten eta egun gutxi buruan ahaztu egiten ziran moduan.

    Irakaslearen papera zientzia eta ikaslegoaren arteko zubi bezela egitea zen eta azken hauek pasiboki ikasten zuten , ezagutzak memorizatuz.

    Kontzepzio hau eskasa eta murriztailea bezala interpretatzen dugu, eta zoritxarrez egun hezkuntza zentruetan gehiengoetan oraindik dirau , nahiz gogor kritikatua izana autore eta posizio ezberdinengandik.

  3. APORTAZIOAK:

  • Fokuratze psikologikoak:

  1. Cesar Collen aportazio konstruktibistak dionez giza garapena eta ikaskera konstrukzio prozesu baten emaitza da.Gizakia ez da ulertu behar kode genetikoan inskribatutako programa baten zabalketa bat bezala, eta ezta ere experientzien absorzio eta metaketa batzuek bezala.baizik eta biak konbinaketaz ulertua izan behar du, pertsonak bilakatzen gaituenak, oinarrizko lehengaiekin egin ditzakegun eraikuntzak dira. Kalitatezko hezkuntza bat lortzeko beharrezkoa dugu, batetik benetazko ikaskuntza bat lortzekotan, ikasleengan eraikuntzazko buru aktibitate bat lortzea eta bestetik irakaslearen buru aktibitate eraikuntzagarria ere.

  1. Fokutratze Piagetiarrak dionez , ikaskuntza, gizabanakoaren garapen kognitiboaren araberakoa daeta hau kultura berdineko banakako guztientzako berdinak diren estadio sekuentzi aldaezinak determinatzen dituzte. Honela ikasleak ikasi dezakena, kultural eta psikologikoki konstante batzuez eraginda dago.Beraz ikaskuntzaren mugak zehatzak garapenak markatzen ditu.

  2. Vigotskiar fokuratzearen arabera, ikaskuntzek, ez dute banakakoaren ahalmenak limiterik gabe moldatzen , posizio konduktibistek esaten zuten bezela.Baizik garapena ikasten dute, eta egiten dute, baldintza egokiak ematen direnean.Vygotskiren hitzetan hipotesi honen ardatza da prozesu ebolutiboak eta ikaskuntza prozesuak ez doazela batera, prozesu ebolutiboa ikasketa prozesuaren atzetik doa.Honek dionez, garapen potentzialaren gunea sortzen duena, ikaskuntzaren oinarrizko bereizgarria dela: hau da, ikasketak, barne eboluzio prozesu batzuek pizten ditu, eta soilik bere inguruneko pertsonekin elkar eragiten duenean eta beste banakako batekin elkar lanean dagoenean.

  3. Freiretiar kritika edo Paulo Freire deritzon “bankuzko hezkuntza”, zein honen arabera, irakaslea ezagutzaren iturria da eta non ikasleak hutsik dauden eta bete behar diren ontziak diren.Ikasleen ikaskuntzenganako posizioa pasiboa da oso eta irakasle eta ikasleen arteko erlazio paternalista bat ematen da, irakaslea jakituna da eta ikaslea ezjakina.Ikasleen alienazioa sustatzen duen hezkuntza mota da.

  4. Kurrikuloaren fokuratze teknikoa eskatzen zutenek, honen teknifikazio, objetibizazio eta profesionaltasun baten beharra ikusten zuten hezkuntza zientifikoagoa eginez eta artisau era atzean utziaz.Hau, aurreko hezkuntza erreformaren oinarria zen 1970-ko LGE (ley general de educacion).

  1. LOGSEAREN DOKTINA:

    LOGSE deritzona (Ley organica de Ordenacion General del Sistema Educativo), kritika hauetan oinarritu zen eta batipat Cesar Collen ikaskuntza konstruktibistan eta Ausubelen ikaskuntza adierazgarrian. Azken honen teoriak dio nola banakakoak adierazgarriak diren ikasketa material (ahozkoak zein idatzikoak direnak) ikaragarriak ikasten dituen gai ezberdinei buruz: honek defendatzen du “ikaskuntzarako faktore handiena ikasberriak aurretik dakitena da “.Horrela ezagutza berriak, aurrez ezagututako estrukturetan oinarritzen dira eta espezifikoki gai ezberdinetan eskuratzen dira (lengoaia, notazioa, matematika, biologia, fisika..), zeintzuk bereizgarri ezberdinak dituzten; honela banakakoek eraikitzen dutena, ezagutza eta gai hauei buruzko esanahi eta irudikapen mentalak dira.

    Teoria hauek hezkuntzaren kontzepzioan aldaketa adierazgarriak ekarri zituen, kurrikuluko gaietan aldaketak ekarriz: gaiak, irakasle eta ikaslearen arteko harreman moduetan, azterketetan…

    Beraz LOGSEAK ekarri zituen aldaketa nagusiak, baloreetako hezkuntza, zeharkako fokuratzea eta ikaslegoaren paper aktiboa ikaskuntzetan.

  2. LOCEAREN ÑABARDURAK (Ley Organica de Calidad de Enseñanza 2002):

    LOCE lege polemikoak LOGSE-ren I kapituloan, aurreikusten diren puntuetaz aritzen da.Bertan hezkuntza kalitatearen printzipioei buruz aritzen da, non banakakoaren nortasunaren garapenerako beharrezkoak diren aukera berdineko kalitatezko hezkuntzaz, printzipio demokratiko diren oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetuaz, banakakoaren askatasunak mesedetuko dituzten baloreetako ikaskuntzeen zabalkuntzaz, edozein erako diskriminizazioaren gaindiketaz zein hauek pertsonalak edo sozialak izan, ikaskuntza bizitza guztian zehar emango den prozesu baten ikuspegiaz, eta ikaskuntza zentruen autonomia eta potenziazio direktiboaz aritzen da.

    Gainera LOCE-ak elementu berri batzuek sartzen ditu, hezkuntza prozesuan oinarrizko izango diren erantzunkizun eta ahaleginaren doktrina alegia.”Ahaleginaren kultura” deritzona, gizarteak behar dituen aldaketei, beharrei eta eskaerei moldapena eta ikerkuntza, esperimentaketa eta hezkuntza berrikuntzen bultzapena.

  3. XAKEAREN ZEHARKOTASUNA ETA DIDAKTIKA.FOKATZE BERRI BAT.

Nahiz eta zehazteko zaila izan eta interpretazio ezberdinak egin daitezken, hurreno definizioa eman dezakegu:”Zeharkako irakasgaiak, hezkuntzarako eduki multzoa da eta eskolako jardueretarako ardatz bihur daitezke.Nahiz eta ikasgai zehatz bati loturik ez egon, irakasgai multzoari amonkomun dira eta ikasgai berriak ez badute sortzen ere , bere tratamendua zeharkakoa izatea komeni da ikasketa zentruko kurrikulumean barneratuz”. Yus,R (1996).Premisa honekin, idatzi honen egileek, zeharkako metodologia erabili zuten, Lehen hezkuntzako irakasgaietan xakea ardatz bezala erabiliaz 6 ikasturtetan zehar (1996-2002), ikas ordutegian barneratuz, astean 45 minutuko saioetan, emaitzak harrigarriak izan zirelarik.Beraien hitzetan “solasarekin ikasiz eta ikasiz solasaren bitartez” , kurrikulumaren gaiak era solasgarri batetan irakatsi zizkieten, xakea ardatz bihurturik eta hau eskolaren izaeraren eredu bilakatuz.Aurreko definizioaren barnean eta hezkuntzaren azken funtsa eta helburua ikusiaz: “Ikaslegoaren izaeraren garapen osoa sustatzea” , hezkuntza ez da soilik ezagutzen transmisioan datzatu behar, baizik eta jarrera eta garapen gizartiarrei ekin behar die, tolerantzia, pakerako hezkuntza, kultur aniztasuna, sexuen arteko berdintasuna…bultzatu behar ditu.Honela zeharkotasunak hezkuntzaren fokatze oso eta holistiko bat planteiatzen du, ezagutzaren zatiketaren kontra eta elkar erlazio gutxi, edo ez duten irakasgaien planteamentuaren kontra.

Zeharkotasuna justifikatu egiten da hezkuntzaren internalizazioa bilatzen duelako, eta ahatik, planifikatu eta programatu egin behar da, kurrikulumeko beste irakasgaiekin elkar erlazionatzen da, erabakien harketan laguntzen du eta arrazoitzea potenziatzen du.Baloreak sustatzen laguntzen du eta eskola-ingurune erlazioa bultzatzen du.Hitz batean, akzio-erreflexio printzipioaren bitartez, banakakoaren garapen osoan era erabakigarri batean laguntzen du.

Hezkuntzaren zeharkako posizioa onarturik, jokuen errege den xakearen didaktika, ez da ulertzen soilik jokuan ikasi eta maila hobetzearen helburuarekin , baizik jokuaren bitartez , hezkuntzaren beste arlo batzuek garatuko dira , kulturaren aktibitate ezberdinekin erlazionatuaz adibidez, marrazketarekin, pinturarekin, argazkilaritzarekin, idazketarekin edo zentruaren kurrikulumeko beste edozein irakasgaiarekin.

Hau gauzatuko balitz, zentruaren hezkuntza proiektuan azalduta joango litzateke, dokumentu hau, hezkuntza komunitateak,zentruaren egituraketa orokorrean eta oinarrizko hezkuntza gaiei buruzko aukeretan hartutako erabaki bezala azalduz.Baita ere Zentruaren proiektu kurrikularrean, zein honetan, eskolako ikaskuntza/hezkuntzaren erabaki eta norabideak agertzen ditu eta ziklo bakoitzeko gaiak jorratzen dituen barne dokumentua den.Bertan ordutegiak, ordu kopuruak, ezagutzak, helburuak eta ebaluaketa sistemak zehazten dira.Honela, kurrikuloan barneraturik, xakea zeharkako irakasgai gisa , joku zientzia honek, eduki dezakeen harrera honena da.

Egia da , honelako zeharkako barneratze batek oso zaila dela gauzatzea eskola batean, eta orokorrean xakea, eskolaz kanpoko eta asialdi aktibitate bezela aurkitzen dugula, gainera eskolako beste irakasgaiekin erlazio eskasa duelarik.

Sobietar ikerkuntzen arabera, xakeak adimena garatzen duela frogatzen dute eta Herrialde askotan xakea hautazko ikasgai bezela irakasten da.Venezuelan, 1983z geroztik, ofizialtasunez irakasten da hezkuntza mailan , irakaskuntza berritzaile bezela, Xake proiektua deritzoten proiektuan.Honetan entelegua garatzeko herraminta bezala erabilia da.

Idatzi honen egileek ez dute soilik programa hau inplementatzea helburutzat, eta ikasgelen bidez kurrikulumean barneratzea, baizik ikasleek taularen aurrean erabiltzen duten prozesu logikoa, bizitzaren beste aspektuetan aplikatzea bultzatu nahi dute, hau da arrazoitzen ikastea.

Xakearen erabilera pedagogikoak ez du inolako zalantzarik, umeek dena errezago ulertzen dute, eskolak sekulako irudia ematen du eta gurasoek oso pozik azaltzen dira.Ez da panazea baina bai herraminta oso hona eta arrakastaz aplikatua egileen eskolan,.(Kataluniako CEIP Pompeu Fabra eskola Parets del Vallés herrian).

7. XAKEAREN EDUKIEN ERLAZIOA ESKOLAKO KURRIKULOAREN GAIEKIN.

Euskeraren arloan:esaldiak bukatu eta ordenatu, piezak pertsonaiak diren ipuia asmatu, gurutzegramak egin,bertsoak gauzatu, puntuak, errimak sortu..

Matematika arloan: kontzeptu geometriko eta matematikoak kontaezinak dira xakean: Karratuaren araua, Retiren paradoxaren problema (xakean bi puntuen arteko neurri motzena ez da marra zuzena), Sissaren hazia, aldagai eta jokaeren posibilitateen kalkuloa, karratutxoak zenbatzea, lerroak, zutabeak eta diagonalak markatzea, piezen baloreen batuketa eta kenketak, jandako piezekin konparaketak egitea….

Gizarte arloan: Xakearen historia, munduko historiarekin erlazionatuz.

Plastikan: Piezak marraztu eta pintatu, taula bat osatu, kartulina moztuz taula egin, xakearen inguruko konik bat gauzatu….Munduko txapeldun kubarra izan zen Capablancaren hitzetan “Xakea, pintura edo eskultura bezalako artea da”.

Dinamika arloan: Xake biziduna egin.

Atzerritar hizkuntzatan: Piezen nomenklatura ezberdinak eta bere itzulpen zehatzak.Adibidez, Laguntzailea edo Gudaria euskeraz, Alfila erderaz, gotzaina ingelesez, bufoia frantseseraz, eta arabiar hitza dela Al-fil.

Adibide asko daude baina idatziaren asmoa gaindituko lukete.

8. XAKEAREN ERLAZIOA ZEHARKAKO GAIEKIN.

Pentsaera kritikoa eta arrazionala: Xakeak, pentsatzerako orduan ordena eskatzen du, jokaldien arrazoizko eta sekuentziazko planifikazioa eta baita ere planarena.Gainera autokritika handia behar du, batipat norberen partiden analisia egiterakoan.Eta LOGSE-ak ikaslegoa garatzerako orduan helburutzat jartzen ditu, ikasten ikasteko estrategiak eta arrazoizko erabakien harketen bideak gauzatu behar direla.

Kultura aniztasuna: Xakearen historioa kultura aniztasunen adibide da, gaurko xakeak greziar eta indiar (txaturanga) joku biren arteko nahasketa da eta arabiarrek, maixu handiak zirenak, penintsulara ekarri zuten, hemendik Europa guztira zabalduz.Baita ere xakeak kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzen laguntzen gaitu, berdintasun eta errespetu kontextu batean.

Pakerako hezkuntza: Xakea joku lehiakorra da, baina ez indarkeriazkoa, eta jokatzeko aurkariek arauak errespetatzea ezinbestekoa da (piezen mugimenduak, pieza ikutua pieza mugitua…)

Sexuen arteko berdintasuna: Xakeak jokuak, ez kulturagatik eta ez sexuarengatik ez du diskriminaziorik egiten.Naiz eta xakearen inguruko sexismoaz asko hitzegin beharko genukeen.

9. XAKEA LEHEN HEZKUNTZAKO KURRIKULOAREN PROGRAMAN BARNERATUTAKO ADIBIDE BAT.

EGUTEGIA

EZAGUTZA OROKORRAK

EZAGUTZA ZEHATZAK

IKASGAIAK

1. Astea, Urria.

Xakearen,historio txikia.Taula ikasi.

Zenbakiak,letrak, karratutxoak.Piezen kokapena.Lerroak zutabeak,diagonalak,

eta aldeak.

Gizarte.Matematika.

Espazioan antolakuntza

2. Astea, Urria

Piezen ezagupena.kokapena.

Txuriak/Beltzak.

Damaren posizioak.

Lehen mugimenduak.

Matematika.

Arrazoitze logikoa.

3. Astea, Urria

Peoia.Mugimendua.

Peoiarekin jatea.

Irteera.Ondorengo mugimenduak.

Jatea (diagonalean)

Arrazoitze logikoa.

4. Astea, Urria

Peoiekin jokuak.

Zein iritsi taularen beste aldera?

Arrazoitze logikoa.

1. Astea Azaroa

Zaldia.Mugimendua.

L mugimendua ikasi.

Salto.L izenekin asten diren izenak ikasi.

Euskera.

Espazioan antolakuntza.

2. Astea.Azaroa

Mugimendua konbinatu.Zaldia-peoia.

Zaldi-peoi jokuak.

Zaldi eta peoien partidak.Nork jango ditu pieza gehiago?

Espazioan antolakuntza.

3. Astea.Azaroa

Alfila.Mugimendua.

Diagonalaren kontzeptua.

Espazioan antolakuntza

Matematika.

4. Astea Azaroa

Gaztelua.Mugimendua.

Zutabe eta lerroetako mugimenduak.

Espazioan antolakuntza

1. Astea. Abendua

Dama.Mugimendua.

Zutabeka lerroka eta diagonalean mugimendu konbinatua

Espazioan antolakuntza

2. Astea. Abendua

Erregea. Mugimendua.

Norabide guztiak.

Lateralitatea

3. Astea. Abendua

Xake eta xake mate.

Baldintzak.Noiz da xake mate?

Arrazoitzea.

1. Astea Urtarrila

Piezen balioa.

P=1,D=10,G=5,A=3,

Z=3.Piezekin batuketa eta kenketa ariketak.

Buruzko kalkuloa.

Matematika.

2. Astea. Urtarrila

Erroke motza.

Errokerako Baldintzak.

Helburua.

Arrazoitze logikoa.

3.Astea.Urtarrila

Partida baten hasiera.

Partida asteko arauak.

Irikierei Sarrera.

Arrazoitze logikoa.

1. Astea. Otsaila

Erdiko jokua.

Arau orokorrak.

Arrazoitze logikoa.

2. Astea. Otsaila

Partidaren amaierak.

Oinarrizko Mateak.

Arrazoitze logikoa.

3-4. Asteak. Otsaila

Marrazketa.

Piezen irudikapenak.

Plastika.

1-2- Asteak. Martxoa

Idazketa.

Esaldi motzen eraketak.

Ipuien argudioak bilatzea.

Hizkuntza.

3. Astea Marxoa

Itsasuntzien jokua.

Notazioari sarrera.

Matematika.

4. Astea Martxoa

Muralean itsasuntzien jokua.

Notazioak

Matematika.

3. Hiruhilekoa

(Eranskina,Dinamikak eta motibazioa)

Partidak gauzatu eta ezagutzen errepasoa

Gela barneko eta gelaz kanpoko txapelketak

Aisialdi aspektuak.

  1. ONDORIOAK:

    Ondorio gisa esan ez dugula sinisten xakea panazea bat denik, baina bai hezkuntzarako bere erabilera pedagogikoa eta aplikazioa herraminta didaktiko gisa ez duela zalantzarako izpiririk uzten. Umeek dena errezago ulertzen dute, eskolak sekulako irudia ematen du eta gurasoek oso pozik azaltzen dira.Zentzu honetan Venezuelar Federazioaren lehendakariak zioen “xakearen irakaskuntza sistematikoak, eskolarekin, pentsakeraren helburua, baloreetan hezkuntza eta aiurrirako bertutezko diren ohiturak errezten dituela”.

GEHIAGO JAKITEKO

-JORDIPRIÓ,RAMON TORRA,INMA FARRÈ

Guztiontzako xakea.Balagium editors.

-ANGUIX,J y otros: Ajedrez en el aula.

-CASTRO,P: Ajedrez infantil.

-COLL,C: Psicologia y curriculum.

-ESPINOSA,A: El curriculo de la Educacion Primaria.

– GARCIA,A.D:El ajedrez en la escuela

(8-10,10-12,12-14 años.)

-GARCIA,F: Educando desde el ajedrez.

-MACEIRA,N: El abuelo de los juegos. Tratado de ajedrez.Instituto Superior Latinoamericano de ajedrez(Cuba).

-OLIAS,J.M.:Desarrollarla inteligencia atraves del ajedrez.

-PALOS,J.:Educar para el futuro: Temas transversales del curriculum.

-RAMO,Z.: El funcionamiento de los centros escolares.

-SEGURA,A.: La enseñanza del ajedrez en primaria.

-YUS,R.: Temas transversales: Hacia la nueva escuela.

*Pofesor de Educaciòn Especial del CEIP Pompeu Fabra de Parets del Vallés(Bartzelona).

Licenciado en Ciencias de la Educación.

Especialista en Pedagogia Terapeútica y

Orientación Educativa y Tutoría.Monitor por la Federación Catalana de Ajedrez.

ifernand@pie.xtec.es

**Profesora de Pedagogía Terapeutíca del IES

Rovira-Fons de Santa Perpetua de Mogoda

(Bartzelona).Monitora por la Federación Catalana de Ajedrez.

mpallar7@pie.xtec.es

***Licenciado en Ciencias de la Educación.

Doctorado sobre Ajedrez y transversalidad por la Universidad de Oviedo.

INFORMAZIO GEHIAGO

CEIP “Pompeu Fabrà”

Placa La Salut s/n.

08150.Parets del Vallés.

Bartzelona.

Tel. 93 562 06 16

Mail: a8022707@centrex.xtec.es

EGILEAK:

Joaquin Fernandez Amigo*

Mª Rosario Pallarés Porcar**

Juan Ramon Rodriguez Fernandez***

MOLDAPENA ETA ITZULPENA:

Jon Iñaki Alvarez Guinea.

Gizarte Graduatu Diplomatua, EHU.

Lan Harrixkuen Prebentzioan Masterra.

Ingurumen hezkuntzako teknikaria.

Euskal Federakuntzagatik Xakeko monitore eta entrenatzailea

Los comentarios están cerrados.