Xakearen Balioak

UMEDI PROIEKTUA

XAKEAREN Balioak:

1. EKONOMIA ETA ERRENTAGARRITASUNA:

Xakearen praktikak, fisikoki bai programatikoki moldaerraza da.Bere jarduera espazio itxitan zein irekitan eman daiteke eta neguan zein udaroan egin daiteke. Bere eramangarritasuna, mantenimentu eta gordetzea ez du inolako arazorik suposatzen eta bere praktikak ez du inolako arrixkurik sortzen.Honen gozamenerako ekipamendua minimoa da eta minimoa da ere instalakuntza eta azpiegituretan inbertitu beharrekoa ere.

Gaitasun hauek guztiak beste mahaiko edozein jokuren eredu bezela eta honen mantenimentu urriarekin loturik dagoen probetxumen handiak eta errentagarritasun sozial handiak Xakea errentagarria dela esatea eramaten gaitu.

2. XAKEA: IRUDIA:

Xakearen praktikak eta hau inguratzen duenak, jokalariari zein hau pertsona , instituzio edo enpresa izan daitekenak, zuzentasun, seriotasun, inteligentzia eta noblezi griña bat ematen dio.Horregatik kanpo irudi dotore bat emateko elementu interesgarria eta aproposa suertatzen da kirol hau.

3. XAKEA : INTEGRAZIOA:

Xakeak bere berezitasunei esker praktikatzen duenarentzako eta berarentzako inguratzen duten medio ezberdin eta egoeretan erraz integratzen da.

Ikus dezagun geure kasua era zabal eta ireki batean:

A. Hezkuntza programan integrazioa:

Xakearen gaiak, diziplina ezberdineko jokuen arteko elkar-erlazioa batekatzen du, honela prozesu kognitiboak sendotzen dituzten euskarriak handituz: gai guztiek xakean aurki dezakete hauek explikatzeko elementu osagarri bat: matematikek batuketa eta kenketa ariketak jar ditzakete piezen balioak eta diagramak erabiliz, lenguaiak esaldien adibidegarri gisa ,subjetu + aditza + predikatu xakeko kodea erabil dezakete (ZxA, zaldiak alfila jaten du) edo hizkuntzen kasuan idazketak eta diktaketak xakearen gaiarekin erlazionaturik egin daitezke.

B. Ikastetxeko integrazioa:

Irakasgai gisa eman ordez ere eskolaz-kanpoko eta aisialdi gisa erabil daiteke . Bere aniztasun eta aldakortasunarengatik kutsoan zehar egin daitezkeen aktibitate ezberdinekin molda daiteke. Honela eguberritan, astesantun , iñauteritan, ikastetxearen jaietan, irteeretan, edo kurtso bukaeran egin daitezken hezkuntzako-jokutan aktibitate gisa aldibereko partidak, xake biziduna, marrazki eta ipuin lehiaketak, xakeko tarta, antzerkia eta txotxongiloak, bertsoak…. gehitu ditzazkegu balio erantsi bezela.

C. Ikasleen integrazioa:

Baina xakeak ez du bakarrik bere integrazioa bideratzen baizik eta praktikatzen duenarena ere lortzen du. Kasu honetan, ikaslegoa , naiz neska edo mutil izan, naiz adin ezberdinetakoak izan, joku amankomun baten ezagutzaz parte hartzean, lotsakor eta uzkurrenei taldean banakakoaren integraziorako bide egokia aurkitzen dute, bat egiteko era bezela.

D.Elbarritasunen integrazioa:

Orokorrean adimen joku bat denez, bere praktika etzaio inori ukatzen, zeren xakearen jokua itsuek praktika dezakete, gor-mutuek, paralitikoek, eta adimen gutxituek.Honek horrelako murriztasunak dituztenentzat ate ireki bat aurkitzen dute xakean, horregatik ONCEk xakean inbertsio handiak egin ditu.

E. Sendi eta Belaunaldi ezberdinen integrazioa:

Xakeak maila berdinean gozatzeko aukera ematen du eta berdintasun baten barruan umea ume bezela ez tratatzean eta heldua heldu bezela ez ikustean-taularen barnean ulertua-.

Honek integrazioa sendian erreza izatea bideratzen du eta ez da arraroa aiton-amon eta semealabek umeekin txapelketara joatea.

F. Giza integrazioa:

Xakea azken finean beste edozein giza aktibitate bat bezala da, banakakoa inguratzen duen munduan kokatzea bideratzen du, azken finean xakea bide bat bai da besteekin une entretenigarriak eta,pozgarriak konpartitzeko eta besteekin gelditu eta ikusteko aitzaki bat.

4. XAKEA: ARAUAK ETA LEGEA

A. Arauen Onarpena:

Xakea, beste edozein kirol diziplina bezala, arautua egotean, horrek dakar xakea praktikatzen duen edozeinek, denontzako berdinak diren arau horien onarpena.Arau hauek zerbait bukatutakoa bezala ematen dira eta ez atseden orduetan ematen diren beste joku batzuek bezela.Ume batentzako arau konplexu hauen onarpenak, herritarrek onartzen dituzten arau juridikoen parekoa da.Umeak ulertzen dute, arau minimo batzuek bete gabe, ezin dutela jokuan zentzuz aritu.

(FIDEKO arau ofizialak ikusi)

B. Aurkariaren onarpena:

Naiz jakintza aurreratuetan xakeak banakako gozamena posibilitatu, jokuaren zioa aurkariaren presentzian datza.

Umeak xakea joku gisa ikasten du, jokatzeko aurkari baten egotea beharrezkoa da, erresistentzia emago digun jokalari baten beharra jokua dibertigarria izan dadin.Aurkakotasunaren beharra dago baina hau taularen aurrekoa izango da beti eta ez kanpokoa , xakea beti lagunekin jokatzen bait da. Kirol diziplina bezala tranpak jokutik kanpo daudela ikasiko du eta emaitzaren gainetik, joku garbia eta kiroltasuna dagoela.Ezaguta hauek norbanakoaren kontzientzia erakusten du eta beste norbanako berdin batzuen perspektiba irikitzen du, zeintzuekin elkarbizi eta pazifikoki mintzatu behar geran bien interesak gatazkan jartzen diranean.Xakean aurkariaren onarpena partida hasiera eta bukaeran eskua ematean hasten da eta ondoren bakoitzaren txanda errespetatzean.

C. Bitartekarien onarpena:

Xakearen konplexutasunak askotan hirugarren baten laguntzaz baliatu behar da, zeinek jokuaren legeez gehiago jakitean

beharrezkoa izango da. Honetarako arbitroak edo monitoreak

egongo dira zeintzuek epaile moduan egitean jokuaren martxa

hona eta legeen aplikazio zuzena bideratuko dituzten.

D. Emaitzaren onarpena:

Azkenik emaitzaren onarpenarekin aurkitzen gara, eta adimen disiplina eta banakakoa izatean, zerbait zailagoa izaten da galtzearen onarpena.Arrazoiak ezberdinak dira zeren eta zorteari edo taldeari ezin zaio errurik bota , ezta epaleari , ez eguraldiari

erruak norbanakoaren jakiturian dago, edo hobe esanda ezjakintasunean. Xakean emaitzaren onarpena zure jokuaren erantzunkizunaren onarpena dakar, zure mugimenduena, kalkuloarena….Zentzu honetan ere garaipenaren poztasunak eta galtzearen beldurrak jokalariak zapuztu ditzazkete.

5. XAKEA: NORTASUNA ETA JOKAERA

Aurrekoarekin hertsiki loturik, xakearen ohiko praktikak zalantzarik gabe xakelariaren portaera hobetzea laguntzen du, bai taularen barne eta kanpoan ere.Honek ez du esan nahi xakelariaren pertsonalitatearekin koinziditu behar duenik, zeren eta mota guztiak xakearen jokuan lekua eta irudi dute.Honela pertsona lotsakorrak, barnerakorrak edo zentzudunak joku itxi, defentsazkoa, pasiboa edo zainkorra aukeratuko dute, kontraeraso baten zai arituko dira, dama irikierak erabiliko dituzte, ganbituak ez dituzte onartuko eta joko estrategiko, posizional eta sinplifikazio azkarrak bilatuko dituzte bukaeraren teknikak bilatuz.Pertsona irikiak eta akziokoak joku irikiak aukeratu eta errege irekiak nahiago izango dituzte, iniziatiba hartuaz, eraso lerroak aukeratu, joku taktiko konbinatiboa bilatuz non sakrifizioak posible diren, ganbituak onartuko dituzte….

Beno jokalariaren ohitura eta habileziak moldatzen dituztenak , jokalarien pertsonalitatean gehiegi sakondu gabe honakoak dira:

5.1 Autokontrol fisikoa:

Xakearen praktikak ixiltasun eta lasaitasun minimo bat eskatzen du konzentrazio egoki bat bilatzeko, eta ondorioz jokalariari bere gorputz mugimendua kontrolatzea gonbidatzen dio.Imagina aurkariak zaratak eta ezusteko mugimenduak egingo bakitu….

Bitxia da baina normalean mugituak eta urduriak diren pertsonak askotan taularen aurrean lasi jokatzen ikusten ditugu, eta alderantziz lasaiak diren pertsona asko , taularen aurrean urduri eta beroak izaten dira. Beraz irakaslearen lana izango da bata zuzendu eta bestea saiestea ahal den neurrian.

5.2Autokontrol emozionala:

Aurretik komentatutako emozioak partida hasi baino lehen, partidan zehar eta partida ondoren ematen dira, xake jokalariaren kirol bizitzan eta bizitza pertsonalean faktore oso garrantzitsua denez, edozein xake monitorek, zentzu apur batekin, badaki bere ikasleen zaintzan hau izango dela lehenbiziko gauzetan ahalegindu beharko dela.

Antsietatea , estresa, urduritasuna eta hauekin batera doazen koadro sikosomatikoak, txisalarria, ahoaren lehortasuna, izerdiketa, bihotzaren azelerazioa, denboraren zentzuaren galera…. xake jokalariaren sintoma propioak dira zeintzuk bere gorputz eta adimenaren kapazitate guztiak aktibatzen lagunduko dieten. Ala ere xakean errealitate hau onartzen ikasi behar da eta ez hori bakarrik baizik eta kanalizatu eta dominatu behar da emaitza positiboak lortzeko asmoarekin.Xakean gehiegizko poztasunak edo larritasun gehiegizkoak aukera bat hartzerako orduan partida galtzera eraman gaitzake. Ez postasunik ez saminik ez da erakutsi behar aurkariaren aurrean, partidan zehar jokalariak gozatu dutela esan bait daiteke eta irabazi duenak irakatsi egin du, aldiz galdu duenak ikasi egin bait du: ahatik xakean idatzita ez dagoen legeak dakarrena jokalariek behin partida bukatzean partida analizatzera geratzen dira eta akatsak eta jokaldi honak ikustera. Xake irakasleak bere ikasleen emozioen bideraketa behar den zabaltasun eta sakontasunez hartzen ez badu ikasle aurreratu baten egozentrismoa bultzatu dezake, edo galtzea ulertu ez duen ikasle baten depresio eta abaildura biderkatu.Baina partidan zehar ez da ona zure aurpegiak arimaren ispilua izatea zure interesetarako, aurkariak zure keinuengandik nola ulertzen dezun posizioa adieraztea, pozik zauden edo kezkati…

Ezaugarri hau guztiak kontutan harturik, hasiera batean xake txapelketetan ez parte hartzea proposatzen dugu, behintzat ikasleak zergatik irabazi edo galtzen duen ikasi harte, experientzia apur bat izan harte.Hau da ez dugu inor pisinan sartuko igerin ikasi harte.

5.3 Adimenaren autokontrola:

Xalearen jokuak, jokalariaren maila handitzen den einean, adiera, konzentrazioa eta erreflexioa eskatzen du.Bere buruarekiko erreflexioa eta partidan gertatzen denako erreflexioa neurri batean aurkariak ematen duen erresistentiren parekoa izango da, baino neurri handiago batean dituen ezagutzekin parekoa izango da.Posizio konkretu baren aurrean hastapeneko jokalari baten erreflexioa urriagoa izango da , maila gehiago duen jokalari batekin konparatuz, baina la ere bien atentzioa handia izan beharra dauka.Hasi berriak ez dakielako bere bost zentzuak jarri behar ditu dituen ezagutzak era zuzen batean plasmatzeko, experientzia duenak ere bere jakintza eta experientzia guztia taularen aurrean azaltzeko.Xakearen jokuak umeek duten sakabanatutako adiera guztia konzentratzen lagunduko dio, naiz joku bat izan eta era progresibo batean ia konturatu gabe , joku bat den einean. Era bolondres batean eta inkonsienteki ikaslegoak taularen aurrean, bere konzentrazioa piztearen ohitura eta habilitatea hartzen du.Eta irakaslearen eginkizuna izango da, beste irakasgaiaren aurrean geroago ikasleak ikasbrri duen habilezia hau aplika dezan. Xakelari baten konzentrazioa ehunekoetan 75%- 80% artean izango da, adiera hau beharrezkoa da , honek bi zentzutan erabili behar duelako . Lehenbizi jokuak dituen arauen exekuzio teknikoa aurrera eramateko eta bestetik jokuko elementuak zihurtatzeko: mehatxuak, defentsak, zelatak, taktika, estrategia, planak…Soilik ikaragarrizko maila bat hartu denean mekanikoki jokatzea gerta daiteke, atentzioa era puntual batean erabiltzea.Honela “kafetero” nibela daukaten jokalariak lasaiki mintzatzen ikus daitezke edo nibel handia duten jokalariak minutu batetako partidak jokatzen, baina hau ez da xakea…hau egurra mugitzea da.

6. XAKEA ETA PREBENTZIOA:

Guztion ezaguna da gazteak gero eta asialdi aukera gehiago dituenean, kirol baten inguruan bere bizitza egiten duenean edo zaletasun baten inguruan ematen duenean bere bizia , arrixku gutxiagoa duela drogomenpetasun edo sekten aurrean erortzea.

Zentzu honetan xakeak aurrez aipatutako aktibitateekin bat egin dezake, zeren drogomenpetasun edo sektetan erortzea neurri handi batean buruzkoa denez, xakeak hau sendotzen laguntzen du.Honela adibidez buruko galerak ekartzen dituzten gaitzetan Alzheimerra… terapia eta fundazio bereziak daude xakearen inguruan honen erabilera bultzatzeko eta terapia bezela erabiltzeko.Gainera UNESCOk xakea irakasgai gisa erabiltzea gomendatua dauka.

7. XAKEA ETA BURU ARIKETA:

Burmuina muskulu bat da eta beste edozein muskulu bezala ariketa behar du garatzeko. Xakearen praktikak, era integral batean dituen gaitasunak garatzeko laguntzen du, eta horregatik adimena garatzen duela esten da.Egia esanda xakeak ez du matematikek edo hizkuntzek bezainbeste burmuina garatzen, hauen gaietan baino gutxiago garatzen da, baina xakeak adimen integrala garatzen du.Bai matematikan eta hizkuntzan ariketa edo esaldi bat ebazten denean burmuinaren kokapen bereziak erabiltzen eta garatzen dira, xakeak aldiz, burmuinaren kokapen askok erabiltzen ditu .

7.1 Pertzepzioa

Pertzepzioa kontzeptuaren aurretiko ulermenaren eta barneratzearen emaitza da.Experientzia ezagutzaren iturria da, baina zerk egiten du posible experientzia? Kontzeptua, kategoria eta adimen-zentzuzko buru eskemak, aurrez burutzen du pertzepzioa.Xake taula baten aurrean, legoak era nahasian ausnartzen du, karratutxo txikiak dituen kolore zuri beltzak:

Xakelariak aldiz zutabe eta lerroak ikusten dituzte, diagonalak, ertzak, erdiak , aldeak, hegalak…Xakearen gainean jarritako pieza batzuen aurrean legoak bere formak ikusiko ditu, figurak eta koloreak kasu honenean.Xakelariak aldiz balorea ikusiko du, mugimenduak, mehatxuak, defentsak, konbinazioak, errokeak, mateak….Horregatik ikasketa fin bat behar da bereizketa eta diskriminazio hon baterako: Xake partida batean ikasleaek bere jokatzeko txanda bereizten dela ikusten du (ez zentzu negatibo batean) , bakoitzaren piezak aurkariaren aurrean, piezen balore eta mugimenduak; arau normalak berezien aurrean,hasiera bukaeraren aurrean, taktika eta estrategia, jokaldia , plana, eraso eta defentsazko jokaldien aurrean…. diskriminazio jarrai handi bat da.

7.2 Kalkuloa:

Xakearen jokuan aurkariaren erregeri xake mate ematean datza, baina arrixkuan dagoela esanez, xake terminoa erabiliaz.Etsaiaren despiste batengatik irabaztea ez da helburua, baizik eta asko landutako faktore askoren multzoarengatik garaipena lortzea.”Xake matea” ez da zerutik eroritako zerbait, kalkuloan oinarritutako emaitza bat da. Kalkuloa aurkariaren erantzuna aurrezten duen garapen logiko batean oinarritzen da.Bizpahiru jokaldi aurreratuz irabazi material bat irabaztekotan konbinaketa deritzogu; luzeagoa den mugimendu batzuen seriea egiteari posiziozko irabazi txiki bat irabaztekotan egiten den azterketari lerro baten analisia deritzogu; eta lerro ezberdinak aztertuz gure arerioak gure eskema jokuan eror dadin egiten dugun analisiari bariantea deritzogu; eta azkenik bariante multzo baten azterketari irikiera baten prepatzea… bezela ezagutzen da.Beraz kalkuloa, taktika xakearen jokuaren oinarria da.Xakean adiera eskatzen duela ikusi da.Konzentrazioa eta erreflexioa…Zertarako? Kalkuloaren beharra asetzeko.

7.3 Irudimena, bisualizazioa eta fantasia:

Kalkuloak irudimen, bisualizazio eta fantasia askoren beharra badu.Jokalariaren kalkuloek argitasun izpi baten beharra dute, jokaldiz jokaldi, filme baten fotograma fotogramazko presizio fotografikoa, bisualizazioaren edozein hutsunek, eraso zein defentsazko ariketa batek partidaren galera ekarri bait dezake.

Bisualizazioak eraso batetik sahiesteko balio duenean, aurkariak ideiatu dituen mehatxuetatik ihes egiteko eta posizioak dituen arrixkuak gainditzeko, irudimen asko behar da, beraz hau ikerketa eta berregite prozesu bat dugu.Ordea bisualizazioak fantasiaren beharra dauka zerbait berria asmatzekotan, aurkariari mehatxuak sortu…beraz sormena aktibatzean dago gakoa.

Fantasia eta irudimenaren ariketak dira irikiera multzo guztiak, jokoaren hiru lehenengo jokaldiek planteiatuko dituen eskema eta defentsak anitzak dira, erdiko jokuaren konplexutasunean sartu gabe.

7.4 Intuizioa eta aurreaukeraketa:

Ikusi dugunez,xakeak eskeintzen dituen ikaragarrizko konbinazio aukera ezberdinen artean (zeintzuen kalkuloak oraindik ere ordenagailuek ezin dituzten ebatzi), mugitzerako orduan ikasi beharreko jokalari multzoak murriztea eratortzen du, une honi, aurreaukeraketa deritzogu.

Aurreraketa, zalantzak alde batera utziaz, urteekin obetzen duela argi dago, experientziarekin, ohiturarekin, jokalariaren pertsonalitate eta ezagutzekin. Baina tarteka, intuizioa jokuan sartzen da ere: gizabanakoaren konzientziarentzat jokuaren posizioak erabat berriak direnean intuizioa azaltzen da, kalkuloa ez da lerroenganako posizionamendu bat hartzen, barianteak honak bezain txarrak dira eta ala ere jokalariak batzuek aurreaukeratzen ditu analisi sakon bat egiteko beste batzuek alde batetara utziaz. Jokalariak aukeraketa bat egiteko orduan , zenbat eta lerro gehiago begiratu,xakearen jokurako, are eta intuizio gutxiago duela esango dugu.

7.5 Adorea, zentzua eta erabakiak:

Intuizioak kalkuloa oinarritu behar den arloa murrizten badu , honek, kalkuloak, taularen aurrean egingo den jokaldiaren aukeraketan zentzuari bereizketa egiten laguntzen dio.Mugimendu bakoitzean jokalariak bere erabakia eratzen ahalegintzen da, kalkuloan oinarritutako erabakiak, baina modu batean , “igerilekura salto egitea” bezela da zeren eta kalkuloak ez du bakarrik parte hartzen, kanpoko faktoreak badaude ere posizioa eta aurkariaren errealitatea alegia.Kalkulo zehatzek konfidantza ematen laguntzen digute…baina xakean, maixu handiek, konputagailuek eta liburuek huts egiten dute ere.Bakoitzak hartzen dituen erabakien emaitza da, jokalariak bere ekintzen erantzunkizunaren arduraduna izatea egiten gaituena, edozein hutsek, edozein oharkabetasunek, konzentrazioaren galerak, sakrifizio gabeziak, borrokarako jitearen ezak, sufrimendua, konfidantza gehiegizkoak… Hau guztiak, bakoitzaren pertsonalitate eta jarrerak eragiten du eta honekin , ardura eta erantzunkizunaren kontzientzia hartzen da.

Zentzuzko erabakia beraz, posible diren jokaldi ezberdinak aztertuz eta kalkulatuz hartzen da.

7.6 Buruko eskema eta ordena:

Beste edozein ezagutza bezela, xakearena ere, kontzientziari laguntzeko orden eta eskema baten beharra badu.Baina xakean, orden eta eskema hau erabat zehatza eta erabilgarria izatea une guztietan beharrezkoa da.Jokaldien denborazko ordena beharrezkoa da, konbinaketa baten sekuentzi orden logiko bat, irikieren ordena, zelatena, taktikena, bukaerena, gai ezberdinen tipologia bat, mateenak…Adibidetzat hartu daiteke barianteen ordena eta eskema, edo mateen moeta ezberdinak.

7.7 Memoria:

Xakearen teknikak behar dituen heziketak eta ikasketak , unibertsitateko edozein ikasketen parekoa da: Irikierak, erdiko jokua, bukaerak, mateak, taktika, estrategia, ideiak, planak, posizioen tratamendu eskematikoak…ikasi behar dira.

Ahatik xakearen inguruko bibliografia ikaragarria dagoela ikusi, horregatik xakelariak bere memoria sendoru behar du ezagutza guzti horiek gogoratzeko.Baina memoria kalkulatzeko orduan ere erabiliko da, jokatzerako orduan, partida amaitzean analisia egiterako orduan eta posizio zehatzak ikusi eta hauetatik ikasteko eta akats berdinak ez egiteko.

7.8 Logika eta Hizkuntzaren garapena:

Xakearen praktikak, hizkuntza eta logikaren garapenari era bikoitzean laguntzen du: Batetik ikaslea ikusmeneko, irakurrizko, eta ahozko kode berri batean murgiltzen duelako, zein xakearena den. Eta bestetik xake pentsakera den buruaren elkarrizketa jarrai bat delako, mugimenduen elkarrizketak (hitzak), esaldiak (konbinaketak), esaldi konplexuak (lerroak), paragrafoak (barianteak) edo hitzaldi oso bat (xake partida).

8. XAKEA ETA ZAILTASUNA:

Xakearen zailtasunak erakargarria egiten duen kondizioa da, eta baita ere dituen harresi altuenetako bat.Zailtasuna eragingarri ludiko bezela bultzatzeak, eta zailtasun teknikoak gainditzeak irakaslearen erronka da.Xakean ikasteko , zu baino gehiago dakien pertsona batekin jokatzean lortzen da, eta galtzen ikasi beharra dago gainditze era bat bezala.Baina ikaslegoaren behar bezalako preparazio sikologikoa ez badu, erakargarria egin ordez, desanimatzea eta porrota ekar dezake.Horregatik eta hasierako ikasketetan irakaslegoaren elkar konpetitzeak sahiestu behar ditugu, partidaetan aurre emateko ezagutzak dituztenerarte eta oztopoak ekiditzen ikasi harte.

9. XAKEA AISIALDI AUKERA BEZELA:

Ikaslegoari aisialdirako opzio integral bezala xakea eskeintzen zaio, non kanpo eta barnetik hazteko aukera duen pertsona eta jokalari gisa eta ere banaka eta taldeka hazteko aukera duen…

Xakearen balio-aniztasunak eta aberastasunak bizitza guztirako balioko dion barne aberastasun maila ezinobeak eskeiniko dizkio.

10. XAKEA HEZKUNTZA HERRAMINTA EZINOBEA:

Laburbilduz, esan dezkegu bere berezitasunengatik, bere proiekzioarengatik, bere aberastasunarengatik, bere balio- aniztasunarengatik, originaltasunarengatik… ikaslegoa subliminalki hezitzeko herraminta ezinobea dela hemen aipatu diren habilezia, ahalmen eta ezagutzetan.Gainera jolas formatuan aurkezten denez eta ez irakasgai propio bat gisa, ikaslegoak onartzeko errezagoa da.Laburpen gisa xakeak kitzatu, finkatu eta garatzen duelako, nabarmenena aipatuko dugu: Ekonomikoa da , errentagarria, irudia eta ospea ematen du, edozein ingurura moldaerraza da, banakako eta elbarritasunen integratzailea da, diziplina eta kiroltasun baliotan irakasten du, borroka eta sakrifizio eredutan, arau eta legeen errespetuan irakasten du, pertsonalitatea errespetatzen du, portaera moldarazi eta autokontrol fisiko, emozional eta adimenarena ematen du, atentzioa bultzatzen du, konzentrazioa aktibatu, eta erreflexiora mugitu, drogomenpekotasun eta sektan erortzea ekiditzen du, buru ariketa kitzikatzen du, adimen integrala garatzen du, kalkulu matematikoa, pertzepzioa, kontzeptualizazioa, eskematismoa, hizkuntza eta logika suspertzen du, bisualizazioa, irudimena eta fantasia potentziatu,intuizioa, aurreratzea, adorea, judizioa eta erabakiak hartzea bideratzen ditu,memoria, ikasketa eta norbanakoaren errespontsabilitatea sendotzen du, hobetzean irakasten du, arazoetaz kitzikagarri bat egin eta aisialdi opzio ezinobe bat da.

Hau guztiak xakea hezkuntza pedagogiko onenetako bat dela esatea eramaten gaitu eta horregatik gure ikasketa programan zeharkako irakasgai bezela sartzea gomendatzen dugu.

Egilea: Nikola Lococo, Euskal Xake Federakuntzako, Zuzendari Teknikoa.

Moldapena eta itzulpena: Jon Alvarez , Xakeko monitore eta entrenatzailea.

Los comentarios están cerrados.